Azpimarran (ETB1)

Aspaldiko partez Azpimarra saiora bueltau naiz, biharreko atxakixan. Oso aldatuta topau dot! Saiua hazi egin da urte bixan, audientziak gora egin daben seiñale: oin bloke desbardiñez osatuta dago, gonbidatu pilluakin, gaixak zabalago landuta… Ordu ta erdiko superrekoizpena, nere sasoian ordu erdira be ez giñanian allegatzen!. Off the record esan zeskuenengaittik, astegunetan gai serixuetan ibiltzen dira, eta barixakutan chill out pizkat egitteko aprobetxatzen dabe; bloke horretan sartu nintzan ni, hain chill out eginda eze, Maddalen eta Asier aurkezliak be kantzontzillo/pantaloietan txixa egin biharrian jarri genduzen! (toma faltsuetarako materixala).

Maddalen Iriartek, Asier Odriozolak eta Jon Artanok txandaka gidatutakua da, Lehelengo Itxaso Martin eta Nagore Ferreira agertzen dira -Frantzian hildako ekologistia, “Malditas. Una estirpe transfeminista” liburua (Itziar Ziga), txakurkrossa-; gero, Peru Aranburu eta Igone Lamarain –Errigora kanpaina-; Franck Dolosorren sarrera probokatzaillian ostian, Oier Araolaza, Joseba Osa, Mikel Pagadizabal eta neu –Domusantua, Karmele Esnalen testigantzia, Artazako akelarria, osasun asuntuak, “Bodologuak” eta “Herri txiki, inpernu handi” ikuskizunak, kale-abordajia famosuei, desmadriari amaiñ emonda; gero, kazetarixak unamorixuan (Asier, Maddalen, Ana Ramos, Urko Aristi eta Jon) foballa, New Yorkeko marathoia, asteburuko egualdixa, Azpeitiko Antzerki Topaketak, Itziarko Ferixia aittatzen; Saioa Martijak albistegia aurreratzen; amaitzeko, seriotasunari barriro oratuta Lourdes Idoiaga, Eider Alkorta eta Ugaitz Crespo -ustelkerixa politikua, Kataluñako galdeketia, Oinarrizko Errenta-.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*