Kondaira mediebalez, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Inoiz aipatu dugun legez, gizakiaren gorputza 37 gradu zentigradura mantendu behar da ondo funtzionatzeko. Izerdia, eskuarki, tenperatura jaisteko premia dagoenean agertzen da, eta oso eraginkorra da, gorputzaren tenperatura bizkor jaisten duelako. Hain bizkor ezen doministikuren bat edo beste ere ager daitekeen erantzun erreflexu moduan. Baina doministiku horrek ez du esan gura nahi eta nahi ez gaixotuko garenik: ez, behintzat, sistema immunologikoa ondo baldin badugu. Izan ere, gaixotzen den pertsona ez da haize korronteagatik gaixotzen, baizik eta leku guztietan presente dauden bakterioengatik. Hau da, sistema immunologiko ahula duen pertsona edonon eta edonola gaixotuko da: auzokidearekin berbetan, eskolan, leiho guztiak itxita nahiz, noski, haize korrontepean.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*