«Pazientea berez sendatzen da; gu laguntzaile hutsak gara»

Gillet-en testa.

Lekeition eta Ondarroan pasatzen dituen kontsultetan, Oier Gorosabel fisioterapeuta pazientearen burujabetasuna bultzatzen saiatzen da, eta horri buruzko argibideak eskatu dizkiogu.

GALDERA. Inoiz esan duzu pazienteak zuengana ahal denik eta gutxien etortzea nahi duzula. Horrekin al du zerikusia pazientearen burujabetasunak?

ERANTZUNA. Bai. Norberaren osasunaren kontrola zein lekutan dagoen arabera izaten da hori. Kontrola osagilearengan badago, pazientea haren menpeko hartzaile pasibo bihurtuko da; eta menpekotasuna beti da txarra. Kontrola pazienteak berak hartzen duenean, berriz, burujabe bihurtuko da, bere osasunaren jagole aktibo bihurtuz.

G. Baina osagileak zarete adituak, ez pazienteak.

E. Kontrol lekuari dagokionez, horrek ez du inporta. Iritziak iritzi, bada egitate objektibo bat: pazientea berez sendatzen da; gu laguntzaile hutsak gara. Agian hau ez da atsegina osagileon ego-rako, baina horrela da: protagonista pazientea da. Eta guk gure jakituria bere zerbitzura jarri behar dugu, hari erabakiak hartzen lagunduz. Erabakia, kontrola, berea izan behar baita.

G. Lehen osagilea jainkoa bezalakoa zen…

E. Bai, paradigma aldaketa handia da; lehengo mentalitatean guk agindu, eta pazienteak obeditzen zuen. Oraindik jende askok du eskema hori buruan, eta aldaketa pixkanaka egin beharko da, traumatikoa izan ez dadin. Baina norabidea argi dago, osasunaren espezialitate guztietan gainera.

Hitza, 2019ko ilbeltzan 8xa.

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*