Udako Faktorian

Aurtengo irratsaiuan aurkezliak

Urtero, uda sasoian, Euskadi Irratiko Faktoria irratsaiokuak ikasturteko solaskidiei agur esan eta freskagarrixak sartzen dittu, sasoiari dagokixon moduan. Igazkua gustau jaken nunbaitt, eta aurten be deittu nabe. Martitzenero 9:30an izango naiz bertan, arrantza batzu botatzen.

Juan dan astekua (uzt 7) lehelengua izan zan. Manu Etxezortukin ibilli giñan barriketan, Antzoriz lurmuturreko Santa Catalina ermitta azpiko aztarnategi arkeologikuari buruz; bertan Euskal Herriko bakillau arrasto zaharrenak agertu diranez, lekittarrak gure arrain kutun honen sukaldaritzan aintzindarixak dirazela esan leike. Gero, Amaia Portugalek nanomagnetismuari buruz azalpen batzu emon dittu, Peter Grundberg 2007ko Fisikako Nobel Sariduna aittatuz. Amaitzeko, herriko festetan buruhaundixei salaketia jarrittako guraso histerikuari buruz jardun dogu, nora allegauko ete garan eta… Hamen dozue saio osua entzungai:

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/faktoria/2518180/3344070/faktoria-magazina-uztailaren-7a/ (gure zatixa 0:05:05 minututik aurrera)

Gaur, ostera, bigarren saiuan, Ainhara Zuazabeitiakin izan naiz. Susto ederra emon detsat neskiari hasieran, lanez lepo nebillenez mikrofonua berandu hartu dotelako; gero fisioterapia kontsultara datozen beraneantien gorabeheria aittatu dogu. Gero Mauletik pasau bihar dan Tourran atxekixan, ziklisten tourradia eta arriskua azpimarratu dot, eta Mixel Etxebest Mauleko alkatiak herriko girua (jaixetan dagoz, gaiñera) kontau dau. Ostian, resonantzia magnetiko larregi egittian kaltia azaldu dot, katastrofizaziñuangaittik. Eta azkenik, Potxuak Martxan talde feministiak Isuntzako hondarrian egindako graffiti ederrari buruz jardun dogu. Hamen dozue saio osua entzungai:

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/faktoria/2518180/3359200/faktoria-magazina-uztailaren-14a/ (gure zatixa 0:01:30 minututik aurrera)

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*