“Umeak larregi babesteko joera hartu dugu”


Argazkiak.org | Fisioterapia pediatrikua © cc-by-sa: txikillana

Neguagaz batera, osasun arazoak datoz; askok normaltzat hartzen ditugu, baina Oier Gorosabelen arabera, ez dugu zertan negu osoan dindirriarekin egon behar.
G. Zeintzuk arazo motak ikusten dituzue neguagaz batera?
E. Normalean, arnas sistemako kontuekin etortzen zaigu jendea, askotan inmunitate ahuleziekin lotuta. Erraz gaixotzen den jendea da, amigdalitis, katarro, gripe… beti hotzak dauden paziente tipikoak. Hala ere, gero eta ume gehiago ikusten ditugu.
G. Zein da ume gehiago ikustearen arrazoia?
E. Ezin ziur esan, baina seguraski gaur egingo bizimodu “modernoarekin” du zerikusia. Umeak larregi babesteko joera hartu dugu: arropa larregi, egunero garbitu… horrela defentsak ez zaizkie indartzen eta ume ahulak bihurtzen dira. Negu osoa botikak hartzen pasatzen dute, eta hala ere, erraz gaisotzen dira, angina edo bronkiolitisarekin adibidez.
G. Halakoetan, nola laguntzen duzue zuek?
E. Lehentasuna arazo puntuala osatzea da, noski, pazientea horregatik etorri baitzaigu kontsultara; baina  hau normalean esku terapiekin segituan lortzen dugu. Gero dator garrantzitsuena: bizimodua aztertzea, gaisotasunaren iturriak aurkitu eta pixkaka aldatzea… Pazienteari etxean dituen baliabideak erabiltzen irakasten diogu, bere burua zaintzen ikas dezan. Batzuetan luze jo dezake, baina zalantza barik, emaitza iraunkorrak lortzeko modu bakarra da. Bestela, ondoeza kendu bai, baina hurrengo hilean atzera berdin egoten dira.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*