Trasko (EAE-ko AEF-ren aldizkaria 1998-2002)

Trasko 02 (2000), aldizkari serixuetan ohizkoak ziran artikulu onanisten parodia.

2002 urtian aurretik, gaurko EAE-ko Fisioterapeuten Elkarguan aintzindari izandako erakundian azken etapan partehartu neban “marketing arduradun” lez. Erakundian izena luzia zan: “Espainiako Fisioterapeuten Elkartearen Euskal Autonomi Erkidegoko Ordezkaritza”, eta eufemismo barik erabilli neban nere zeregiñian, bertako erakunde baten aldarrikapena agerixaguan lagatzeko ahalegiñian.

Nere zeregin nagusixa EAE-ko fisiuendako izperringi moduko bat editatzia izan zan. Artian, gure asoziauen partehartzia oso bajua zan (zaharrak barri), eta gure ustez honek informaziño faltiakin zerikusixa izan zeikian. Oker genguazen, jakiña. Gaur eguneko Elkarguak darabixan komunikaziño politikia askoz be eraginkorragua izanda, partehartzia mailla irrisorio berian mantentzen da, ondorixo argi batekin: ez da informaziño faltia, interes faltia baiño. Lehengua baiño diagnostiko kaskarragua, iñundik be.

Baiña, esandako moduan, artian ez genkixan hori. Horretara, argitarapen barritzaillia egittia pentsau jakun, Zuzendaritza barri eta gaztian aktibidadiak bazkidiei helarazteko. Lankidiak eskuak libre laga zestezen, eta mezu orokorrak kenduta, ez zesten ezelako lerro editorialik inposatu.

5 aldizkari argitaratu ziran, urteko bat gitxi gora behera. Irakortzen saiatu naizen bakotxian, baiña, lotsatuta laga bihar izan dot. Oso produktu amateurra da, irreberentia guztiz (larregi). Kontuan hartu bihar da sasoi horretan gure kolektiboko % haundi batek 40 urtetik gora zekala: jente asentaua, serixua zan (eta zaharra, gure orduko ikuspegirako). Zelan hartuko zittuezen fanzine honetan botatzen genduzen purrustadak?? (artikulu gehixenak neuk idazten nittuan, seudonimo desbardiñez). Pentsatzian bakarrik, koloregorritzen naiz.

Baiña tira! Egindakuak eginda, ez naiz ezkutatzen ibilliko. Hona dakazuez nik gordeta dakadazen 4 zenbakixak (azkenaurrekua falta jata). Jesus, Maria ta Jose! (irakur bedi aittiaren ta semiaren… eginda).

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*