Partehartze eskasa (EFEO inkestia)

"Apaga y vamonos"

Beste iñoiz aittatu dotenez, fisioterapia egittia gustoko doten arren, nere lanbide honi astian 7 egunetik 5 eskaintzen detsadaz; beste 2xetan txipa aldatzia ezinbestekua dot osasunerako. Hori dala eta, gitxittan juaten naiz EFEO-k antolatzen dittuan asanblada eta bestelakuetara.

Halan be, ezinbestekotzat dakat euren biharra. Asko estimatzen dot euren ahalegiña, eta egitten daben biharra (hain esker txarrekua lankide gehixenen aldetik). Hori dala eta, Lekeitio eta Ondarroa Bilbotik urrin egon arren, Elkargoak bultzatzen dittuen ekimenak eta proposamenak jarraitzen dittudaz; baitta, ahal doten neurrixan, jarraittu be. Inkestak, esate baterako.

Aseguruekin biharra egitten dogun fisioterapeuten keja nabarmenetako bat mutuak ordaintzen deskuen tarifa miserabliak dira. Gatxa da eurekin ezer irabaztia, baiña fisio asko –ez da gure kasua, zorionez- harrapauta dagoz, mutuak diralako euren diru itturri nagusiña eta ezin dittuezelako laga. Hori dala eta, juan dan azaruan billera berezixa deittu zeban Elkarguak, gai horri buruz jarduteko. Ni bebai izan nintzan (gaixan larrittasuna zala eta, lurpeko mundua behinguangaittik lagata) eta jente “asko” bertaratu zan zan: 30 bat lagun, normalian asanbladetan 10 fisio inguru biltzen diranian (2000 elkargokide baiño gehixagotik, bada markia gero). Bertan luze eta zabal jardun genduan, iritzi asko trukatu ziran, eta zeozer egitteko gogua sumatzen zan; hori dala eta Seve Setienek, Elkargoko abogauak, datu bilketa bat egittia proposau zeban, abiapuntu modura. Hau da: jentiak aseguruekin izaten dittuan arazuak hobeto ezagutu, gero konpondu ahal izateko. Horretarako, Setienek elkargokidien artian inkesta bat pasatzia proposau zeban. Urt 21an banatu zan, Elkarguan boletiñan bittartez; 11 lagunek bakarrik erantzun dogu.

"Apaga y vamonos"

«Apaga y vamonos»

Negargarrixa benetan. Elkargoko lagunak: ez dakazue merittu gitxi, fisioterapeuten utzikeri honekin kolektibuan mesederako dirazen neurrixak bultzatzen. Imajinatzen dot behiñ baiño gehixagotan gu guztiok popatik hartzera bialtzeko gogua etorriko jatsuela. Arrazoiakin gaiñera. Nik behintzat, mutuak gitxi ordaintzen dabela, eta Elkarguak ezer egitten ez dabelako hilletia jotzen etortzen jatan hurrengo lankidiari badakitt zer erantzun.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*