“Gure bokazioa kirolari afizionatuak dira”

"John Turner, a los 67 años, levantador de peso"
John Turner pisu jasotzaillia. Argazkixa: Etta Clark

Esaten denez, kirola bizitza osoan egin daiteke gorputzaren arauak errespetatu ezkero. Fisioterapeutak paper garrantzitsua jokatzen du honetan. Lesiorik ez izateko hainbat aholku eman dizkigu FisioLanTaldeko zuzendari Oier Gorosabelek.

G. Batzutan pertsona zaharrak ikusten ditugu marathoietan. Zein da horretara ailegatzeko sekretua?

E. Apur bat zaintzea nahikoa izaten da: norbere gorpuzkeraren araberako helburuak ipintzea, beroketa/luzaketa faseak errespetatzea eta lesioak ondo osatzea. Ikus dezakezun legez, ez da errezeta gaitza.

G. Egin egin behar baina.

E. Hor dago gakoa. Berrogei urtegaz hemezortziko baten markak lortu nahi dituena, frustrazio baten biziko da beti. Beroketak eta luzaketak denbora galtzea direla uste duenak berriz, gazterik utzi beharko du kirola. FisioLanTaldean lesioak osatzen ditugu, baina hori baino garrantzitsuagoa izaten da  kirolariari osasuna autogestionatzen erakustea.

G. Eta zelakoak izaten dira emaitzak?
E. Aholkuak entzun eta kolaboratzen dutenean, oso onak. Emaitza hoiengaitik, hain zuzen ere, mediko prestijiotsuenak FisioLanTaldera bidaltzen dituzte haien pazienteak. Kirolari profesional onenak ere guregana etortzen dira. Hala ere, gure bokazioa kirolari afizionatuak dira: jende normala, beharretik irten eta kirola egiten duena. Hori bultzatuta lortuko dugu-eta gizarte osasuntsuagoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2009ko Gabonilla

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*