Plantoiekin nazkauta

 esperando

Gure lantokixan, bateronbatek txandia hartuta dakanian eta abisatu barik ez danian agertzen, kobratu egitten detsagu. Era berian berandu agertzen danari be, denpora hori kobratu egitten detsagu.
Berandu etortziana be, lehen ez genduan egitten baiña neka-neka eginda amaittu dogu jente batekin: beti 10-15 minuto berandu. Eta arrazoia zeken: “¿Zertarako sasoiz etorri? Berandu etorritta be bardin tratatu eta bardin kobratzen banabe…”. Oin dala pare bat urtetik hona baiña, honekin be zorrotz gabiz. Gure biharrak errespetu pizkat merezi dabela uste dogu, eta jentiak espabilau egin dau ¡horixe espabilau dabela! Poltsikua ikutzia erremedixo santua izan da; oin askoz be fiñago dabiz.
Batzuk hasarratu be egitten jakuz. Terapeuta gehixenak ez ei dabe halakorik egitten, eta plantoiak nahiz berandutziak “barkatu” egitten dittuez. Halakuetan, guk ez dakagu dudarik: beste terapeuta hórrengana juatera bultzatzen doguz, biziki. Danok irabazten dogu horrekin: pazientiak, ez dabelako dirurik galtzen; guk, ganorabakuak bistatik kentzen doguzelako; eta beste terapeutak… bueno; uste dot irabazten ez daben bakarrak beste terapeutak dirazela. Baiña pazientiei eta guri horrek… bost ajola.

2 Comments en Plantoiekin nazkauta

  1. Ni inpuntuala naiz, baina benetan, primeran iruditzen jata zeuen jokabidia. Galderia: zeuek retrasatzen bazarie, pazientiak badaka deskonturik? 🙂

  2. Bai Josu. Guk, denporian arabera kobratzen juagu. Beranduago hartzen bazaittut, eta horrengaittik tratamendua motzagua izango bada, gitxiago kobrauko detsugu.

2 Trackbacks & Pingbacks

  1. Zergaittik kobratzen doguzen plantoiak (II) | Aixebe & Abante
  2. Plantoien kontra, behazun barik | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*