Bideo laburrak

Irudia: Camilo Jiménez (Unsplash).

Udazkeneroko kontua da: biharra jaistiakin batera, danerako denporia izaten dogu kontsultan. Ikasi, dibulgaziñoko materialak sortu… Aurten, nere umiengandik ikasitta, bideo laburren powerra ikasi dot, eta baitta probau be! Pare bat astian bideo txiki pillua parrastadan sortzen hasi, eta azkenian laga bihar izan detsat, kontsultia pazientez bete jatalako!

Komunikaziño estilo ezbardiña da, ni ohittuta nagonan aldian. Sare sozialen garaixan, jentiak ez dau artikulu arrazonatuak irakortzeko astirik hartzen! Bideueri be, lehelengo 10 segundutan «amua» ez bada botatzen, txandapasa egitten detse. Beraz, mezu ariñak (zentzu bixetan) kontsumitzen dittuan publikuakin pentsatzen eginda dagoz bideuok.

Hamen jarraixan bost adibide. Astixa dakatenian, aurtengo neguko «ekoizpen» guztia sartzen juango naiz.

(Oierrendako autogogoratze oharra: Youtubeko shortak hamen sartzeko, URLian, shorts/ diñuan lekuan, ipiñi egik watch?v= ).

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*