OSKON/DEFKON eskala bikoitza (zirriborroa)

Ez dago honi eusten detsan birusik.

2020ko uda amaieran covid19 gaixotasunaren «bigarren olatu» esan izan zaion honetan, egoerari aurre egiteko garrantzi handia hartu dute kasu positiboen detekzioak eta kutsatze-katearen jarraipenak. Zentzu horretan, EAE-n, fisioterapeutekin detektatutako multzo-errore baten harira (ulertzekoa, tamaina honetako operazio batean, eta konpontzeko bidean dagoena) «Euskadikofisioklinikak» izeneko Telegram taldeko zenbait lankidek brainstorming interesgarria abiatu dute. Nolabait esateko, Administrazioaren aldetik ikusten ari garen neurri erratikoen artean («Hor Konpon Marianton protokoloa» ironikoki deitu izan zaiona) arrazionaltasun pixka bat ezarri nahia.

Testuinguru horretan, azken orduetan, nire ekarpen txikia egin dut, asko pentsatu barik botatako ideia bat, babes neurrien gradua AEB-etako Armadaren DEFCON eskalarekin parekatuz. Batzuei ideia gustatu zaie nonbait, eta hori garatzean, konturatu gara eskala hori bikoiztu beharko litzatekeela. Izan ere, defcon eskalak («defense readiness condition» berben akronimoa) horixe neurtzen du: babes gradua. Gure kasuan: pazienteen arteko garbiketen karakteristikak, NBE-mota (aurpegi-pantaila, betaurrekoak, bata, eskularruak, maskarilla…), hauen erabilpena (zenbatean behin aldatu…) etabar etabar. Baina hori gauza bat da, eta bestea egoera epidemiologikoa. Prozedura idealean, babes graduak egoera epidemiologikoarekin batera egingo luke gora edo behera. Horregatik, iruditzen zait (idatzi ahala asmatzen ari naiz, brainstormingean gaudenez) agian praktikoagoa izango litzatekeela balore bikoitza duen eskala bat erabiltzea: DEFKON eskalarekin batera (defentsa kondizioa), OSKON izeneko paralelo bat osatuz (osasun kondizioa). Horrelako zerbait:

OSKON (OSASUN KONDIZIOA)

DEFKON (DEFENTSA KONDIZIOA)

OSKON 5: pandemiaren aurretiko egoera.

DEFKON 5: kontsultako ohiko garbitasun maila.

OSKON 4: covid19 kontrolpean; gure inguruan ez dago kasurik; paziente (+) batekin kontaktua izateko aukera gutxi.

DEFKON 4: (garatzeko) fisioterapeutak, maskarilla kirurgikoa; pazienteak, bere maskarilla dakar eta zapatak kentzen/garbitzen ditu; biek, eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu elkar ukitu aurretik, eta ostean; garbiketa maila basikoa, pazienteen artean (ohatilak, ate-maratilak, elektrodoak, US kabezalak…) eta egunean behin (zorua, gainazalak, komuna…); ohiko jantziak, astean behin aldatuta.

OSKON 3: covid19 kasuak goranzko joeran; paziente (+) batekin kontaktua izateko aukera ertaina.

DEFKON 3: (garatzeko) OSKON 4 gehi: fisioterapeutak, FFP maskarilla, X ordutik behin aldatua…; zorua eta gainazalak paziente bakoitzaren artean garbitu…; komuna itxita, larrialdi kasuetarako ez bada (eta gero garbitu); ohiko jantziak, egunero aldatuta.

OSKON 2: covid19 kasuen gorakada handia; paziente (+) batekin kontaktua izateko aukera handia.

DEFKON 2: (garatzeko) OSKON 3 gehi: fisioterapeutak begietarako, aurpegirako, ilerako babesa; jantzi esterilak eta hermetikoak, paziente bakoitzeko aldatuta.

OSKON 1: kutsatze maila masiboa.

DEFKON 1: asistentzia presentzialaren etena.

Hau zirriborro bat baino ez da, jakina, baina balio du adierazteko prozedura honen arabera osasun egoera larritu ahala egokituko genituzkeela babes neurriak, inkoherentziak saihestuz, hala nola Oskon 4 egoera batean (arrisku gutxikoa), Defkon 2 graduko babes neurriak erabiltzea («astronauta jantzia«).

Zenbait arazo posible:

  • Oskon gradua ezin zehaztea. Izan ere, jakingabetasun handia dago; batzuetan zaila da zabaltzen diren datu epidemiologikoak interpretatzea (adibidez: orain udaberrian baino covid19 kasu gehiago daude, ala positiboak test gehiago egiten ari direlako dira?).

In construction…

2 Trackbacks & Pingbacks

  1. KUTSAFEST. Kutsatze-eremu kontrolatua | Aixebe & Abante Fisioterapia
  2. Ez gara hain zoruak! | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*