Sendatu osteko herrena radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen.

Gaurkoan zentzumenen inguruan jardun dugu fisioterapia atalean. Fisioterapia tratamenduetan ez da sekulan falta izaten propiozepzioaren alorra, batez ere traumatologia arloan. Oinarria arazoa eman dezakeen artikulazioari “egurra” ematean datza, oreka eta koordinazio ariketen bitartez hondatutako errezeptoreen birsortzea bultzatuz eta nerbio sistemaren eskema orokorrean egokiro txertatuz. Tratamendu sinplea baina oso eraginkorra da, osatu osteko herren kopurua asko gutxitzen duena.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*