Osteopatia, etorkizuneko bidegurutzean
Behin baiño gehixagotan idatzi izan dot hamen osteopatian etorkizunari buruz (bat, bi, hiru erreferentzia). Ebidentzia zientifikuan oiñarrittutako osasungintzia indartziakin batera, XIX. mendian garatutako diziplina honen zati haundi bat lekuz kanpo geratuz doia. Kontuan hartu daigun, 1990eko hamarkadatik hona, fisioterapeuta asko eta asko formatu garala osteopatian, urte asko eta esfortzu haundixak eskinduz. Zer egin?
Estimatzekua da eskolek egindako esfortzua (osteopatia prozedura zientifikuetatik bideratuz); baiña beste lankide batzuk diziplina osua ukatzen dabe, blokian baztartzeko aldarrixa egiñaz. Honen aurrian, nere aukeria pragmatismuan aldekua da, argitaratzen dirazen ikerketetan behiñ eta barriro urtetzen dan ondorixuari helduta: eskuragarri dagon ebidentzia zientifikorik onenari heldu; eta hori posible ez danian, norbere esperientzixian irizpidia jarraittu. Horretara, osteopatian ikasi genduzen tekniken artian badira magufada batzuk; bestetik, ebidentzia sendua daken teknikak -fisioterapia konbentzionala, esan geinke-; eta azkenik, ondiokan ebidentzia ahula izan arren, eguneroko biharrian emaitza oso onak emoten deskuenak.
Hau kontuan hartuta, eta garapen jasangarrixan ereduari jarraittuta, argi dago osteopatian etorkizuna “desguaze” ekologiko bat dala. Hau da: izen horrekin jaso dogun teknika moltzo horren barruan, baleko gauzak hartzia, bestiak baztartuta. Guregana bazatoz, horixe da topauko dozuna.
Deja un comentario.