Kryptonitazko pijamak
1990ko pijama zurixa eskuekin tarratau eta kontenedorera bota juat (Joder! Ze materialez egitten ete dittuez??? Kryptonitaz???)
Valenciako Plaza Biribillian erosi najuan, 3 pitillo fraka parekin batera (“Lee” markakuak, ordurako topatzeko gatxak). Oiñ orduan baiño 15 kg gehixago jaukadaz gerri bueltan, baiña, eta kaltzarpetik tira egitten zestan, nahikua inkomodo biharrerako. “Apurtuko da ba… apurtuko da ba…” esaten neban beti, nik arropak apurtu arte erabiltzeko ohitturia dakatelako. Baiña beti hor, biharrerako prest! Inkomodua zer zan, erredios! Nekatu naizen arte.
Oiñ bere ordez pijama moderno-fashion koloretako bat erosi juat. Bota barri dotena beste irauten badesta… jubilau arte erabillikot!
Deja un comentario.