Abiadura Haundiko Abioian

 Argazkiak.org | Gerard Martinez © cc-by-sa: txikillana

Oinguan, aberatsen modura etorri nok Madrillera: Abiadura Haundiko Abioian. Prezio kontuan behintzat, lehengo alternatibiakin alde haundirik ez. Beti pasatzen dan modura, famosilloren batekin batera etorri nok, eta zaharrak barri: Bilbo-Madrid bidaixan giñoiazen askok biaje hau sarri egitten bajuek be, danok batera jartzen dittuk tente enbarkatzerakuan, eta hegazkiñetik urten bihar dirazenian (eta gero, jakiña, luzaruan zaiñ egon bihar). Leihotik begira juatia gustatzen jatalako, etxuat izperringirik eskatu (Correo Española, ABC, La Razon eta Deia jeguazen aukeran, bidaiari klasian radiografixa ona). Bueltatzerakuan La Razon eskatuko juat, beti gustau izan jatak-eta umorezko aldizkarixak.
Goixe trankilla beraz: goizian goiz jaiki, Ane eta Nikok ekarri nabe Loiura eta gero ti-ta Madrillera allegau –eurak Lekeittiora baiño lehenago-. Gero metruan ordu erdixan, eskolako atarixan; tortilla españolezko pintxua jan –zelan ez- eta klasera. Beste ilustre bat jaukagu eskolak emoten, Gerard Martinez belgiarra, eta nahiz eta hau pronostiko txarrekua izaten dan berez (jakitunak erakusle txarrak izaten dittuk) sorpresia hartu juat, gai interesgarrixa eta modu erakargarrixan esplikauta.
Gaiñera, bidai moderno-sideral hau irakorketa ezin egokixaguakin lagunduta egin juat: “Si Sabino viviría”, Iban Zalduana. Liburua irunsten najabik, eta metroko bidai bakarti pare bat gehixago nahikua izango jittuadaz amaitzeko. ¡Eta penia hartu! Izan be, aspaldi ez neban hain gustora irakortzen ezerbe: irribarria eta batzutan karkajadiak be urten jestak Madrilleko taberna pare baten, kamarero igar pajaritadunak komentarixua egitteko bestian.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*