Arazoaren jatorria aurkitu eta sustraitik konpondu


Argazkiak.org | Manipulaziño zerbikala © cc-by-sa: txikillana

G. Zerk bereizten du fisioterapeuta beste sendagileengandik?
E. Terapia fisikoak erabiltzen ditugula botiken ordez, hori da ezaugarri nagusia. Batez ere eskuekin egiten dugu lan. Horretarako gorputza oso ondo ezagutu behar izaten da, baita gaisotasunen fisiopatologia ere: nola sortzen diren, nola eboluzionatzen duten… Horrela arazoaren jatorria aurkitu eta sustraitik konpondu ahal izaten dugu, luzaroan min barik irauteko. Lan polita da gurea; zaila ere bai baina tira, horretarako prestatzen gaituzte.
G. Nolako prestakuntza duzue?
E. Hiru urte pasatzen ditugu Unibertsitatean, gaisotasunen ezaugarriak eta haiek osatzeko terapia fisikoak ikasten. Teknika gehienak han ikasten ditugu. Gero jakina, teoria berriak eten gabe sortzen dira eta eguneratzeko graduondoko ikasketak egin behar izaten dugu. Giza gorputza laberinto harrigarri bat da, eta ondo ezagutu behar da non mugitzen ari garen.
G. Prestakuntza hori behar-beharrezkoa al da esku terapiak egiteko?
E. Kontua da, mina txikia denean, edozeinek eman dezakeela masaje bat arazo barik. Baina hezurretako desgasteak edo bestelako arazo ezkutuak daudenean, maniobra zakar batek lesioa larritu dezake. Eta ezin da jolasean ibili: behin hanka sartu eta gero ateratzea gaitza izaten da-eta. Fisioterapeutak ostera, diagnostiko zehatza egin dezakegu; honek ahalbidetzen digu terapia fisiko egokienak aukeratzea, modu guztiz seguruan.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*