Bizkorrago…! Altuago…! Indartsuago…!

Yelena Isinbayeba atleta errusiarra. Argazkixa: halomexico

Ibilbide luzia kirolarixen osasuna zaintzen

FisioLanTaldeak ibilbide luzia egin dau kirolarixen osasuna zaintzen. Horregaittik aukeratzen gaittue bezeruak.

Eskaintzen dogun kalidadia dala eta, zerbitzu mediko onenak be geuregana bidaltzen dittuez euren pazientiak.

Unibertsitate titulua eta teknika aurreratuenak

Masajia eta bestelako terapia fisikuak egitteko eskumena dakan profesional bakarra fisioterapeutia da.

Unibertsitate titulurik ez dakanan eskuetan ipintzia, ostera, arriskutsua da. Dirua alperrik gastatzia izan leike.

FisioLanTaldera etortzen zaranian, lasai ibilli zeinke: danok gara fisioterapeutak eta. Hortaz gain, eten bako formakuntzan dihardugu zure lesiñuak teknika aurreratuenekin osatu ahal izateko.

Zer tratatzen dogun?

Kirolarixen lesiño mota asko tratatu leikez terapia fisikuekin, modu naturalian eta botika barik:

  • Stress fisikoangaittiko lesiñuak: tendinitis, sobrekargak, eten muskularrak…
  • Lesiño traumatikuak: bigurrixak, frakturak, kontusiñuak, artritisak, luxaziñuak…
  • Belauneko konplexuko lesiñuak: meniskuak, ligamento kruzauak, rotulia, kartilago arazuak…
  • Eliteko kirolarixak: entrenamentu aholkularitza, mobimenduen perfekzionamendua…
  • Postura desorekatuak eragindako miña.
  • Adin eta egoera fisiko berezixendako kirol adaptaua.
  • Pelotarixen eskuko miña.
  • Arnasan kontrola errendimentu maximua lortzeko.
  • Pubiseko osteopatia dinamikuak.
Julian Bernal atleta galiziarra. Irudixa: gimnasiomarbel

Zaindu ezkeriok, bizitza osuan egingo dozu kirola

Gorputzak ba dittu bere arauak: hasi aurretik, berotzia; kirol jarduna gure ahalmenan arabera antolatzia; amaittu eta gero luzatzia…

Denporia aurrezteko ez ba dogu beroketa edo luzaketarik egitten, lesiñuak bata bestian atzetik etorriko diraz. Azkenian, gazterik laga biharko dozu kirola .

Ostera, gorputzan arauak errespetatzen badozuz eta lesiñuak ondo osatuta, bizitza osuan egin ahal izango dozu kirola.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*