Buruko miña (migrañak eta zefaleak)
Ezagunak egitten jatsuz…?
Buruko miñak sarri izaten dittuan pertsonen sintoma arruntak:
- Argi edo soiñu fuertiak ezin jasatia.
- Destello modukuak ikustia.
- Buruko taupada mingarrixak.
- Mareaziñuak eta botaguria.
- Etxetik urten ezinda egotia, buruko miñez.
- Buru atzekaldetik bekokira datorren miña.
- Zenbat eta nerbiosuago, orduan eta min gehixago.
Buruko miñekin zoratuta bazagoz… merezi dau aprobia egittiak.
Kokota burhezurrakin lotzen dan lekuan, hainbeste egitura garrantzitsu dakaguz:
- Fibra nerbiosuak.
- Garun eta meningetako zanak.
- Ikusmen eta entzumen organuak.
- Sudur sinusak.
- Kokoteko muskuluak.
- Hónek guztiok lotzen daben membrana saria.
Buruko min gehixenak hónen desoreketatik datoz. Barriro orekan ipintzia lortzen badogu, miña juan egingo da. Botikak erabilli baiño lehenago, probatziak merezi dau.
Klase asko dagozen arren, hónek dira gehixen ikusten doguzen buruko min motak:
Migrañak
Kokota eta garuneko zirkulaziñuakin lotuta dagoz. Batzutan, agertu aurretik pertsoniak ba daki buruko miña datorrela (antsiedadia, nekia, argixak edo zaratiak molestatu egitten detsa…). Buruko alderdi baten izaten da, batzutan taupadaka, eta biharrakin gehixagora doia. Mariuak eta botaguria. Familixa baten kaso asko egoten dira. Radiografixetan dana ondo egoten da. Fisioterapia tratamendua mesedegarrixa izaten da da kasuen %60xan.
Cefalea muskularrak
Bizkarrezur, matralla eta bekoki arteko oreka muskulo-faszialakin dauke zerikusixa. Franja luze baten igartzen dira (kokotetik bekokiraiñok adibidez). Sarrittan, bizkarreko miñekin batera datoz, eta stressakin txartotzen dira. Fisioterapia tratamenduakin, %95a desagertzen da.
¿Zelako tratamendua dauke?
Buruko miñen tratamendu osua eskuz izaten da. Maniobra leunen bittartez, buruko eta kokoteko zirkulaziño arazuak berrorekatzen saiatzen gara, eta gero ezinbestekua izaten da bizkarrezur osua, errai edo viscerak eta nerbio sistemian tratamendu globala.
Osteopatia, teknika miofaszialak, kate muskularrak eta fisioterapia modu holistikuan aplikatzeko balio deskuen beste hainbeste teknika uztartuta, zure kasua ezagutu eta bihar dozun konponbidia billatzen lagunduko detsugu.
Gogoratu: askotan, uste baiño errezagua izaten da hórrek buruko miñok kentzia. Galdetu konpromiso barik gure zentruetan.
Deja un comentario.