Depresiñua? Hamen helduleku ona

Badakizue hau terapia fisikuari (fisio-terapia) buruzko bloga dala, baiña batzutan beste osasun diziplineri be kiñuak egitten detsegula. Izan be, pertsonia bat da bere osotasunian: eta nahiz eta osagille bakotxak bere espezialidadetik heltzen detsan, beste diziplinen gaiñeko ikuspegi bat mantentzia komeni izaten da. Guria ez dan arlo bateko beste lankide bati laguntzia eskatzeko bada be.

Horretara, fisioterapeutoi askotan tokatzen jaku osasun mentalari dagokixon alarma signueri erreparatzia. Dakizuenez, gure biharran ezaugarrixengaittik, pazientiekin asko komunikatzen gara eta gauza asko kontatzen deskuez. Batzuek brometan esaten deskue: “Nere psikologua zara zu!”. Brometan, bistan da: esan dogun legez, behiñ baiño gehixagotan tokau jaku-eta benetako laguntza psikologikua bihar daben jentia identifikatzia. Batzuetan, eurak konturatu aurretik. Halakuetan, “esku ezkerra” bihar izaten dogu pertsona hori ganoraz artatuko daben profesional batengana bideratzeko: osasun mentalak estigma sozial haundixa dauka, eta pertsona batzuk ez dabe psikologuanera juateko konturik entzun nahi be izaten. Ez da erronka makala, hórrek pertsonok bai ala bai bihar izaten daben arreta hori jasotzen konbentzitzia, baiña ezinbestekua da (batez be, bere benetako arazo horri ez heltziarren, fisioterapia tratamendura etortzen tematzen dirazen pertsonak dirazenian).

Ohiko egoera honetan asko lagunduko gaittuan liburu bat topau barri dot. Hauxe dozue erreferentzixia:

  • ANTSORREGI DIEREZ, Iñigo. 2022. Nire minaren etxean. Elkar.

Depresiñuak jotako ezagun batek liburu hau aittatu zestanian, gauza bat egin jatan deigarrixen: pazientian ikuspegittik kontauta dagola. Hau da: normalian, osasunari buruzko gauzak, terapeuten ikuspegittik idazten diraz. Neuk hamen normalian egitten doten estiluan, idazkixok norabide jakin baten doiaz: fisio > paziente; dakixana > ez dakixana; berbalduna > entzulia. Horixe da normalena, baitta beste osasun diziplinetan be. Kasu honetan, psikologo > paziente norabidian izaten da komunikaziñua. Ez dogu ahaztu bihar, gaiñera, buruko osasun arazuak dittuan jentiak badakala handicap gehigarri bat: burujabetasuna ukatzen jake, bere kabuz erabagixak hartzeko gaittasuna. Kasu batzutan egokixa izan leike hori, ados; baiña ukaziño hori ezin da unibertsala izan, eta kasu askotan (gehixenetan) pazientiak badaka autonomiarako gaittasun bat, landu eta jorratu ezkeriok buruko osasunan mesedetan izaten dana. Zentzu horretan, pozgarrixak izan diraz neretako azken urtietan hónek pazientien aldetik etorrittako aldarrikapenak (“orgullo loco” etabar); horrekin lotuta egin jatan deigarri, eta interesgarri, liburu honen planteamendua.

Beste barik, liburua erostera eta irakortzera animatzen zaittuet; mehetxua da, egun baten gustora irakortzekua, eta merkia. Etxian eukitziak merezi dau: gutako edozeiñek bihar izan leike bizitzako uneren baten. Eta, amaitzeko, paperjale.eus irakorlien sare sozialian lagatako kritikak ipintzen detsuedaz, zeren gaiñian gabizen jakin deizuen.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*