Esku terapiak
Nere ustez, Inguma datu basian «Masaiak» izen okerrakin izendatuta dagokixon ekittaldixari dagokixozen apuntiak dira.
TERAPIA MANUALAK
“Masajea” izenaren barruan teknika asko, eta oso desberdinak sartu geinkez. Euren artean amankomunean daukena: terapeutaren eskuak pazientearen korputzaren gainean kontaktua egiten dabeela. Honengaitik, askotan “masaje” ez diran hainbeste teknikakin nahastatzen da, bai kaleko jendeen aldetik baita osasun profesionalenetik be. Hau kontuan hartuta, gaurko honetan terapia manualeri buruz arituko gara. Fisioterapia “ofizialean” gaur egunean erabiltzen dirazen teknika manualen barri izango dozue, eta fisioterapia “alternatiboan” sartuta, hain ezagunak ez dirazen beste batzu azalduko doguz be. Danak dira baina, fisio terapia manualak.
Klase honetan gure helburua ez da izango terapia manuala ondo egiten erakustea, hori ezinezkoa bait da hain denbora gitxitan. Azaltzen saiatuko garana zera da: zeintzuk teknikak dagozen eta zertarako balio dabeen; gero, norberaren esku geratuko da teknika hauek aplikatzen dituezen profesional egokiak topatzea.
Tui Na masajia. Irudixa: yoga-relajacion.org |
HISTORIA
Mendebaldean orain dala 20 urtetik modan jarri ba da be, masaia mundua besain zaharra da, instintiboki animaliak mindutako partea igurzteko joera instintiboan ikusten dogun modura.
3000 urte dalako terapia manualaren aipuak ba daukaguz Txinan (“Nei Ching” liburuan, akupunturan erabiltzen dirazen “energia” konzeptuekin lotuz) Egipton, Persian, Indian (K.a. 1.800, korputzaren berezko osatze sistemak aktibatzeko moduan) Tibeten eta Japonen. Eta hauetan gainera, medikuntza tradizionalaren oinarria da.
Taktoa, terapeutikoa izateaz aparte ba daukaz beste ikuspegi garrantzitsu batzu: komunikazioa, lasaitasuna, maitasuna. K. a. 500 urtean grekoak zaharreri masaiak emoten zetsen ez ezer osatzeko, euren bizitza luzatzeko baino (Heródico). Hipokratesen tratamendu kutunenetakoa zan masaia. Erroman masaia terapeutiko nahiz ludikoki asko erabiltzen zan. Eta hainbeste eta hainbeste lekuetan aitatzen dan “imposición de manos” be, beharbada ez da sorginkeri hutsa.
Erdi Aroan Mendebaldean nahikoa ahaztuta geratu zan (espiritua goraipatzen zan korputza mespretxatuz). Masajearen erabilpena anekdotikoa izan zan (XVIII mendean, Messmer magnetismoaren bitartez osatzeko tekniketan erabili zeban) XIX mendean Suedian desarrollatu egin zan arte, Txina, Egipto edo Greziako masaje tradizionalak oinarri legez hartuz. Terapeutikara bideratu zan batez be, eta gaur egunean geihen ezagutzen dan masajearen aintzindaria da. Azkenengo 30 urtetan (korputzarekiko kontuaren berreskurapenarekin) terapeutika eta sexualitatetik aparte bestelako onurak be kontuan hartzen hasi dira: komunikazioa, plazerra, prebentzioa…
Gaur egunean be lotsa dala eta ez dala, erreparoak jartzen detzagu inork gure korputza ikutzeari (kulturen desberdintasunak be kontuan hartuta). Euskalherrian adibidez, nahikoa izakera “hotzekoak” izanda, hau nabarmenagoa da. Baina kontaktuaren premiak hor jarraitzen dau, eta asetu bako korputzaren behar animal horrek igurtziak edo bestelako terapia manualen bila ibiltzera bultzatzen gaitu.
Argazkiak.org | Quick scanning cc © cc-by-sa: txikillana
HELBURUAK
Teknika Manual guztieri buruz berba egitea oso gatxa da, baina karakteristika amankomunak topatu beharko ba genduz, helburu batzuk behintzat esan ahal izango genduke:
– Tonifikazioa
– Erlaxapena.
– Artikulazioen orekatzea.
– Muskulo eta tejido konjuntiboaren osasuna.
– Odola eta linfearen drenajea.
– Sedazio psikologikoa.
– Inhibizio edo estimulazio neuromuskularra.
– Eragin erreflejoa.
– “Energia bideen” desblokeatzea.
– Irritazioa edo antiinflamazioa.
Kontuan hartu beharko dogun gauza bat zera da: korputzaren funtzionamendua izugarri konplexua da, eta filosofia asko dagoz bera ulertzeko. Baina gauza batzu behintzat argi daukagu:
– Gaitzak edo arazoak ez dituez izaten kausa bat, asko baino.
– Pazientea sintomekin kexaka etortzen da, baina gu sustraia topatu behar dogu.
– Teorian erabilgarriak dirazen distintzio anatomikoak ez dira praktikoak lan egiteko: muskuloak, azala edo nerbioak batasun funtzional bat osatzen dabe, tejido konjuntiboz lotuta.
Hipocrates. Irudixa: Abadia Aljarafe |
TREBETASUNA
Terapia manualak bere potentzial fisiko guztian erabiltzeko gaitasuna daukan osasun profesionala fisioterapeuta da, bere prestakuntza espezifikoki korputzaren estrukturan eta bere tratamendu fisikoan sakontzen dalako.
Ba dagoz korputzaren estrukturak konpromezuan jartzen dituezen manipulazio klaseak (geihenbat lesio bat daukagunean), anatomia, biomekanika eta fisiologia espezifiko maila altua eskatzen dabeenak, eskuen trebakuntzatik aparte. Adibide moduan:
a) Masaia:
– Kontraktura sakonak edo muskulo zehatzenak.
– Kontraktura psikogeno gogorrak.
– Patologia radikular nerbiosoak, herniak eta bestelako arazo inflamatorioengaitik eragindako kontrakturak.
– Sindrome vertebro basilar eta antzerakoak.
– Reumatismoak.
– Tendinitis, esguince, rotura fibrilarrak.
– Edema linfatiko eta venosoak, flebitis, insufizientzia vascular periferikoak.
b) Luzaketa manualak.
c) Ariketa manualak.
d) Manipulazio artikularrak (thrust, mobilizazioa, koaptazio-dekoaptazioa).
Beste manipulazio arin batzu ordea (lesioa gauzatu barik dagoenean) ez dauke kalte egiteko hainbeste arrisku, eta prestakuntza berezi barik emaitza on batzu lortu leike. Adibidez:
– Korputza bere osotasunean (berezko osatze prozesuak) “aktibatzeko” masajea.
– Kontraktura arin eta superfizialendako (“nekea”) masajea.
– Tentsio psikologikoarendako masaje sedantea.
– Kirol aurreko beroketa masajeak.
– Kirol osteko deskarga masajeak.
Beraz, patologiak fisioterapeutaren lana ba dira be, bestelako masaje arin hauek prestakuntza sakonik ez daukan edozeinek egin leikez bere etxean, pelukerian edo kontsultan.
Argazkiak.org | Masajia trapezio gorenetan © cc-by-sa: txikillana
MASAJEA
Esandako moduan, Suedian XIX mendearen amaieran desarrollatu egin zan gaur egunean Mendebaldean geihen ezagutzen dan masajea egiteko era. 1933en, Katalunian Ferrandiz mediku naturistak sartu zeban lan egiteko forma hori Penintsula Iberikoan, eta harek “Kiromasaje” izena jarri zetsan berak erabilitako teknikari.
Kontzeptu batzu argi lagako doguz, txarto ulerturik ez egoteko:
– “Kiro” aurrizkiak, “eskua” esan gura dau, beraz “Kiromasaje” berbak “eskuekin egindako masajea” nahi dau esan bakarrik.
– Terapeutikoa ez dan masajerik ez da existitzen: gure ohizko ideatik geihen aldentzen diran masajeak be (shiatsu, metamorfikoa…) azken finean osasun fisiko edo psikiko maila altuagoa dauke helburu, terapeutikoaz dira beraz.
Irudixa: COFPV |
FISIOTERAPEUTAK ETA MASAJISTAK
1950ko hamarkadan, medikuntza asko desarroilatu zan, eta honen barruan terapia fisikoak be kristoren aurrerakada izan zeban. Halan, medizina ikasketatik fisioterapia arloa banandu eta aparteko profesioa bihurtu zan. Kuadro mediku ofizialetan, masajea eta beste terapia fisikoen ardura daukan profesionala fisioterapeuta da. Fisioterapeuta bat eta Masajista baten artean Mediku eta Petrikiloen arteko alde bardina daukagu. Ba dagoz Petrikilo onak, Mediku txar bat baino hobeak diranak (jende geihago osatzen dabeenak). Baina Petrikilo onen (urte askoz eta esperientzia luzez ikasiak) eta txarren (hilebeteko kurtsillo bat egindakoak) artean bereizteko arazoak izango doguz, eta aldiz, Medikuak unibertsitatean bere urteak egin dituezen zigurtasuna ba daukagu behintzat (nahiz eta hori ez da Mediko on bat izateko garantia). Ba Fisioterapeuten eta Masajisten artean antzerako gauza bat gertatzen da.
Irudixa: Enfermeria General |
MASAJEAREN EFEKTUAK
Efektu mekanikoak:
– Drenajea, odol barriztatzea, trofismo hobea, globulo gorrien produkzioa (masaje abdominala).
– Hondakin pilaketen mobilizazioa (amasamendua, frikzioa)
– Hauen ondorioa: nekearen desagerpena. Estetikan be erabilgarria oinarri bardinarengaitik.
– Viscera hutsetan, peristaltismoa igo egiten da (masaje abdominala).
Efektu biokimikoak:
– Tejido konjuntiboaren aldaketa biokimikoa, flexibilizazioa (batez be masaje erreflexuak). Aldaketa honetarako oxigenoa beharrezkoa da (arnasa ondo egin eta aurretiko beroketa garrantzizkoak dira oxigenoa ondo heltzeko).
– Hormona produkzioa orekatzen da, stressa hobetzearen ondorioz.
– Azalaren funtzio lokal garrantzitsuak hobetu egiten dira.
Efektu nerbiosoak:
– Masajearen karakteristiken arabera, erlaxazioa edo estimulazioa lortuko dogu.
– Denervatutako muskuloen masajearen aferentziak berrinervazioa estimulatzen dau.
– SN’aren eta azalaren zelulak embrioiaren kapa beretik datoz, eta baten oreka bestearena da.
Efektu bioelektrikoak:
– Korputz osasuntsuak potentzial alde bat mantentzen dau kanpokaldearekin: orokorrean, azalak karga negatiboa dauka, eta gaisotasunean gertatutako karga zelularren aldaketen ondorioz, galdu egiten dau eta positiboki polarizatua geratzen da.
– Honen ondorioz, emoten dabilenaren bizitasuna emetatu edo itzali egiten da masajea emon eta gero.
– Prozesu hauek irradiazio termiko eta elektromagnetikoaren aldaketetan bihurtzen dira, eta neurtu egin leikez.
Efektu organikoak:
– Errelaxazio mota guztiak korputzaren funzionamendu orokorraren hobekuntza dakarre.
– Dijestioa hobetu egiten da, tentsio arteriala jaitsi, gultzurrunaren funtzioa hobetu, arnasaren efizientzia hobetu.
– Parte sensibleenetan (aurpegia, lepoa, plantak, palmak) efektu reflexoak eragin geinkez.
– Akupuntura meridianoetan edo metameretan masajea eginaz, eraginak lortzen dira be.
– Viscerak zuzenean masajeatzean be, odoleztatzearen hobekuntza eta lotura fascialak elastifikatzea lortu geinke.
– Muskuloen metabolismoaren hobekuntzarekin, euren funtzioa hobetu egiten da.
– Gizen edo koipeen konbustioaren igoera minimo bat dago.
– Zenbat eta kontzentratuagoa egon egiten gabiltzen lanean (korputz osoan, nahiz parte batean) edozein tratamenduren efektibidadea igo egiten da (sujestioa ala egia?).
Efektu psikologikoak: garrantzizkoenak.
– Pazientea eta terapeutaren artean kontaktu zuzenak konfidantza eta lasaitasuna emoten detza pazienteari.
– Ahaztuta daukaguzen korputzeko parteak igarri egiten doguz, gure korputzaren forma barriro deskubrituz.
– Korputzaren kontszienzia haundiagoaz, eguneroko bizitzan tentsioak ez akumulatzeko ahalegina errezagoa da.
– Gizaki danok daukagun “kontaktu gosea” asetu egiten dau, tabú soziala gaindituz.
Argazkiak.org | Drenajezko masajia © cc-by-sa: txikillana
MASAJE MOTA DESBERDINAK
Helburu eta filosofiaren araberan, masaje desberdinen klasifikazio saiakera bat azalduko dogu:
– Masaje suediarra: gaur egunean geihen erabiltzen dogun honen barruan, subklasifikazio bat egitea be posible da, fase desberdinetan egiten bait da premien arabera:
a) Sedante nerbiosoa: geldia, pase luzeak, korputzeko eremu zabalekoa.
b) Dekontrakturantea: zehatzagoa, gaitza dagoen toki inguruan.
– Kirolean egindako masajea: kirolaria osasuntsu ba dago, (patolojia bat ba dago, tratamendu berezi bat izango leuke gainetik) betez be masaje mota bi erabiliko gendukez.
a) Esfortzuaren aurretikoa: bizia, bizkorra, motza. Kirola egiten gagozen bitartean tejidoak lesionatzeko arriskua jaisteko.
b) Esfortzuaren ostekoa: geldia, sakona, drenaje konponente askorekin.
– Frikzio transversoa: Cyriax’ek desarroilatutakoa. Tejido konjuntibo edo muskular lesionatuaren fibrak era jakin baten zanpatzean, berrestrukturatze egoki bat bultzatzen dogu. Teknika erreza dan arren, gatxagoa da non egin behar dan jakitea.
– Drenajezko masajea: odol eta linfa edemak gainditzeko.
– Tejido konjuntibokoa: Dicke’k desarroilatuta, azaleko kapa sakonetan dagoen tejido konjuntiboaren gune batzuen masajea da, konexio reflexuz barne organoen gainean eraginez.
– Erreflexoterapia: oin planta eta esku palmetan dagozen puntu reflexoen masajea, konexio nerbiosoz korputz guztiko organoekin lotuta. Normaltze eragin bat dauka.
– Digitopuntura: akupunturaren oinarri bardinekin, barneko energiaren meridianoetan hatzaparrekin egindako presioez eragina lortu geinke.
– Teknika neuromuskularrak: pase oso geldi eta sakonak, muskuloen eta azaleko rezeptore aferenteak estimulatzeko, kasuaren arabera helburu desberdinekin.
– Trigger puntuetako masajea: muskulo guztiak dauke puntu trigger bat, resistentzia elektriko gitxiagokoa eta muskulo guztiaren “gidari” moduan funtzionatzen dabena. Normalean nerbio motorraren sarrerarekin koinziditzen dau.
– Shiatsu: Ekialdeko medikuntzan indarrean dagozen ideetan oinarrituta, presio manualen bitartez korputzeko energia kanalen blokeoak normaldu egiten dira, osasun maila altuagoa lortzearren.
– Masaje sensitiboa: autokonszienzia eta barne-ezagutzaren esnatzearekin dauka zerikusia. Pase luzeak, bateratzaileak, geldiak, sakonak/arinak, arnasarekin batera. Honen helburuak: ahaztutako parteak estimulatu, tentsiodun parteak (geihen erabiltzen doguzenak) errelaxatu.
– Masaje metamorfikoa: oinetan egindako masajeen bitartez, barne energiaren zirkulazioaren gain eragiten da. Honen gakoa hazkunde pertsonala da, introspekzioa eta norbere buruan ahaztuta edo baztartuta dagozen emozioak libratzearen bitartez.
– Do-in edo automasajea: oso interesgarria da pertsona osasuntsuendako betagarri moduan, eta ezinbestekoa tratamendu baten lagungarri legez.
Argazkiak.org | Posturia aztertzen © cc-by-sa: txikillana
MASAJEA EZ DIRAZEN BESTE TERAPIA MANUALAK
– Teknika posturalak: norbere korputzaren konstzientzia eta ezagupenera zuzentzen dira, aparato lokomotorraren oreka bat lortu nahian. Asko dagoz, ariketa dinamikoak, pasiboak, tentsioak erlaxatuz, muskulo ahulak potentziatuz… lan egiten dabeenak.
a) Estatikoak: Rolfing (terapeutak eskuarekin bideratzen dau korputza), Schroth.
b) Dinamikoak: gimnasia correctivo klasikoa, Tai Chi Chuan, Kabat, Bobath, Klapp.
c) Mixtoak: Alexander (mobimendu kontrolatu eta sentsazioen bitartez), berreziketa postural globala, bioenergetika, yoga.
– Umeen berheziketa sensorio motriza.
– Osteopatía.
– Quiropraxia: osteopatiaren ildotik doa, baina kolumna vertebrala manipulatzen zentratzen dira.
– Reiki: eskuen inposaketa. Magnetismoarekin zerikusia euki leike.
– Hidromasajea.
Orain aitatutako zenbait teknika sakonago aztertuko doguz.
Argazkiak.org | Kokotian masajia © cc-by-sa: txikillana
MASAJE SUEDIARRA
Masaje suediarra (askotan okerki “terapeutikoa” izendatzen dan hori) teknika edo “pase” sorta bat da, eta era desberdinetan konbinatuz aparatu lokomotorreko arazoak tratatzeko erabiltzen da.
Imajinazioak asko laguntzen dau “pase” hoiek egiteko forman, baina klasikoki deskribatzen diran batzu azalduko doguz jarraian, bakoitzak daukazen erabilpenak adiarazita:
– Effleurage edo pase magnetiko sedanteak: masajearen hasiera eta azkenean. Batasun edo armonia sentsazioa emoteko. Karga magnetikoen orekatzea. Buruan, zaman, toraxean (titiak ez), sabelean, hanketan, besoetan, lepoan egin leikez.
– Igurtzia: azalaren odoleztatzeari laguntzen detze, adherentziak disolbidu, kontrakturak bigundu, aponeurosiak elastifikatu, analgesikoa, muskuloen tonikoa, drenantea. Buruan, toraxean, sabelean, hanka-besoetan, lepoan.
– Frikzioa: igurtzia baino sakonagoa, baina helburu berdinak. Gure hatzaparrak ez dira azalaren gainetik irristatzen.
– Deplekzioa: palma osoarekin, azalaren superfiziea “garbitzen” goaz bihotzerutz oso poliki, presio uniformeaz. Odol zaharra ba doa, eta barria dator. Sedantea da. Tratamendua hasi (magnetikoak eta gero) eta amaitzean (magnetikoak baino lehen) egiten dira. Buruan, toraxean, sabelean, lepoan, beso-hanketan.
– Abdomen: cacheteo compresivo giratorio, dardarak, bombeo. Visceren trofismoa, odoleztatzea, peristaltismoari laguntzeko.
– Amasamiento: superfiziala (azala), ertaina (muskuloetan) eta sakona (viscerak) izan leike, masajeatzeko estrukturaren kokapenaren arabera. Hatzapar puntekin, palma eta pulgarrarekin, pulgar eta 2º nudilloarekin, pulgar eta nudillo guztiekin, pulgar biekin, ikubilekin egin leike. Igurtzien efektu beretsua.
– Atxumurkadak: pinzado, pinzado-rodado, indice-pulgar bizkorra. Estimulantea.
– Esku biak alkarretik urruntzen, tiraka. Azalaren elastizidadea hobetzeko.
– Beso eta hanketan, muskulatura astindu. Errelajantea.
– Perkusio kubitala, edo palmarra hatzaparrak batuta. Estimulantea.
– Perkusio palmarra edo clapping.
– Tekleoa (hatzapar puntekin perkusioa).
– Rastrillo moduan pasatu eskuak. Errelajantea.
– Presioa: arnasarekin batera. Vertebralak, sakroiliakoak, sakroak, sahietsetan, sorbaldetan. Errelajantea.
– Presio sakon fijoak. Normalean trigger puntuetan, kontrakturen inhibitzeko.
– Tejido bigunen thrusta. Kontrakturen inhibitzeko.
– Dardarra. Errelajantea.
– Masaje intestinala: sakon xamarra, 1 pase/seg, heste lodien bideari jarraituaz. Tonikoa edo sedantea, erabilpenaren arabera.
Irudixa: ActivaTerapia |
DRENAJE LINFATIKOA
Dinamarkako Vodderrek 1932ean asmatua. Ordurarte sistema linfatikoa misterio bat zan, eta sekulan bez ez zan ikutzen, agente patogenoak linfaz zabaltzeko bildurrez. Vodder konturatu zan katarro kronikoak zeuken paziente guztiak iztarriko ganglio linfatikoak haundituta izaten ohi zebela, eta berak asmatutako modu baten egindako masaje bat eginez gero hobetzen zirala, bai ganglioen haunditasunetik baita katarro kronikoetatik.
Drenaje linfatikoaren onura linfaren akumulazioak ekartzen daben desetxo eta germen pilaketa gainditzea da. Manipulazio berezi batzukin, azaleko linfa ganglio regionaletarutz bideratzen dogu, handik vaso linfatiko haundietara eta azkenik euren konfluentziara, sistema venosoan desembokatzeko.
Zan linfatikoen absortzioa bizteko, ez dau balio masaje deplectivo klasikoak. Kapilar linfatikoak guante hatzaparren modura dira, eta zelula endotelialez osatuta dagoz. Zelula hauek baina, tellen modura solapatzen dira bata bestearekin, eta inguruko tejido konjutiboarekin haritxo batzuz lotuta dagoz. Halan, tarte interstizialean likidoa gehitzen danean ez dira kolapsatzen, baizik eta bere ertzak valvula baten modura zabaldu. Halan, sobrako likido eta molekula haundiak barrura jausten dira.
Edemen kausa desberdinak:
Presio intrakapilarraren gorakada
– Bihotzaren eskumaldeko insufizientzia: hanka bietako edema, cianosia. DLM kontraindikatua.
– Insufizientzia venoso periferikoa: variz haundiengaitik, tromboflebitis, flebotrombosis… Arazo obstruktibo edo inflamatorioa ba da, DLM kontraindikatua.
Odolaren presio onkotikoaren jaitsiera
– Proteina gitxiko elikadura.
– Gultzurrunak proteinak jaurtitzen dituen gaixotasunetan. DLM kontraindikatuta.
– Albumina proteinaren produkzioa jaisten dabeen gibeleko arazoak.
Kapilar sanguineoen permeabilidadearen gorakada:
– Infekzio baten. DLM kontraindikatuta.
– Alergia baten. Eccema alergiko kronikoetan DLM’a erabili geinke, baina agudoetan ez.
– Traumatismoak.
Bestelako arazoak
– Lipedemak: koipe akumuloarengaitik gertatzen diran edemak (“zelulitis”, etabar).
– Haurdunaldia: motibo desberdinengaitik (zan linfatiko intraabdominalen konpresioa, albumina txizetik galtzea…).
– Hilerokoa: emakumezko batzuri, hilerokoa etorri aurretik, orkatileko edema bat izaten dabe egun batzuez, aldaketa hormonalengaitik.
Linfedemak:
Linfaren bideren baten oztopoa jartzen ba jaku, arazo funtzional batengaitik izan leike:
– Linfangioien espasmoa (infekzioetan berez sortzen dana, bide hortatik ez zabaltzeko).
– Zan linfatikoen larregizko permeabilidadea.
– Linfangioien valvulen ezintasunen bat.
Ala arazo material edo fisiko batengaitik:
– Kanal interstizial prelinfatikoetan (artritis reumatoide, arazo venosoak, non fibrina akumulo txikiengaitik blokeatzen diran).
– Kapilar linfatikoen “tellak” eusteko harietan (hialuronidasa enzima edo antzerakoen eraginez).
– Zan, ganglio edo tronko linfatikoetan (radioterapiarekin lesionatzen ba dira, fibrosatzen ba dira, traumatismoak, extirpazioak, tumorrak, erropa estuak…).
Drenaje linfatikoaren berezitasunak:
- Sistema linfatikoaren funtzioari laguntzeko alperrik da 30mmHg baino geihagoko presioa egitea. Azalarekin tangentziala egiten da, joan-etorri mobimedu batekin.
- Terapeutaren eskuak “hilda” moduan ikusten dira.
- Ez da kremarik erabiltzen, ez bait dogu labantzerik nahi.
- Sekulan ez dogu azala gorritu behar (odol aportazio haundiago baten seinale).
- Minik ez dau emon behar: hematoma, inflamazio eta halakoetan, mindutako gunetik pizkat urrunduko gara.
- Ritmo oso geldia (linfangioiak 10-14 bidar kontraitzen dira minutuko).
Indikazioak: kasu batzutan, drenaje linfatikoa nahikoa izango da, baina geihenetan beste tratamendu batzukin batera erabiliko dogu:
- Linfedemak: azalaren jagotea, neurri compresivoak eta kinesioterapiarekin batera. Ganglioak falta ba dira, linfa beste territorio batzutatik desbideratuko dogu tronko sakonetararte.
- Lipedemak: azala eta tejido zelular subkutaneoa edematizatzera heltzen diranean. Denborakin esklerosatu egiten da.
- Haurdunaldiko edemak: likido erretentzio haundiagoa, zanen tonoaren jaitsiera, txizatik albumina galtzea edo umearen presioarengaitik.
- Sindrome premenstrualeko edemak.
- Flebedemak: bere kausak tratatzen ez ba dira pasatzen, denpora batera kapilar linfatikoak fallatzen hasten dabe, eta linfedema bat etorri leike.
- Edema postoperatorioak eta postraumatikoak: desetxoak jaurtitzeari eta osatze prozesua arintzeari laguntzen detzagu.
- Sedante moduan: DLM’aren manipulazioak sortzen dituezen aferentziengaitik, efektu errelajante itzala dauka. Batez be buruan.
- Zikatriz anomaloak: hipertrofikoak, queloideak, gorritutakoak, bustiak, mingarriak, adheridutakoak.
- Sudeck’en hazurren atrofia.
- Reumatismo artikular eta extraartikularrak: antiedematizante eta analgesikoa.
- Azaleko arazoak: acné, rosácea, psoriasis, eccema seborreiko, eredurak, ulzera varicosoak, dermatitis perioralak (kalenturak).
- Arazo neurologikoak: buruko minak, neuralgiak, apoplejiak (burua, aurpegia, iztarria, kokota, paladarra), encefalopatia linfostatikoak
Kontraindikazioak:
– Infekzio agudoak.
– Bihotzaren eskumaldeko insufizientzia (eremu zabalak).
– Flebotrombosis, tromboflebitis.
– Seno carotideoaren sindromea: bertan ez dogu manipulatuko, bradicardia eta lipotimiak eragiteko arriskua.
– Hipotentsioa: efektu vagotoniko haundia dauka DLM’ak, beraz ez dira bapatean jaikiko.
– Tumor malignoak.
– Azaleko arazo batzu: nevus, eccema agudoak.
– Asma: vagotonikoa izatean, atake bat erakarrei geinke.
– Hipertiroidismo: kontuz ibiliko gara iztarriko manipulazioekin, ez geihago estimulatzeko.
– Bajo vientreko arazoetan, kontuz manipulazio sakonekin.
Irudixa: Islada Erreflexoterapia Elkartea |
ERREFLEXOTERAPIA
XX mendearen hasieran sistematizatu zan Ameriketan, distantziara osasun arazoak tratatzeko modu hau. Oraindik ez da frogatu zein sistemaren bitartez, baina gaur egunean dudarik ez dago korputzeko organoak oin plantan errepresentatuta dagozela modu reflexu baten. Gu honetara mugatu arren, jakizue zona erreflexu geihago dagozela belarrian edo surzillo barruetan.
Organo guztiak ez dauke oinean errepresentazio bardina, eta hau organu horren gain erreflexoterapiak daukan eraginkortasunaren ideia bat emoten dezku. Esan leike organu bat zenbat eta proximalagoa izan, errepresentazio haundiagoa daukala (tratamendu efektiboagoa) eta distalagoa dan neurrian (eskuak, orkatilak…) txikiagoa. Organo simetrikoak oin bietan dauke errepresentazioa (kolumna, garuna, ukondoak…). Gibela, vesicula biliarra, colon ascendentea… eskumako oinean topatuko doguz bakarrik. Bazoa, colon descendente, bihotza, ezkerreko oinean.
Oinaren deformidadeak korputzeko atal korrespondienteen arazoekin errelazionatzen dira (juaneteak/arazo cervicodorsalak, dedos gatillo/seno frontalak, pie varo/beso, ukondo, eskumuturretako arazoak). Batzutan zona mingarri erreflexuak oin guztira zabaltzen dira, eta saio batzu egin eta gero ez gara kapazak benetako mina non dagoen jakitzeko.
Erreflexoterapia tratamendua normalean oso efektiboa da, korputzaren berezko osatze mekanismoak martxan jartzean. Herreminta pare gabea da, lesioaren zuzeneko tratamendua gaitza danean (omoplato azpia, cc altua, sistema digestivoa, mokorreko artikulazioa, iraltsuz tapatutako frakturak…).
Tratamenduaren ostean, ohizkoa da depurazio sistemen aktibazio haundi bat: hobeto lo, kaka eta txiza geihago eta ilunago, moko eta expektorazioa, izardi geihago eta usaintxarrekoa, flujo vaginal geihago, deskarga emozionalak (negarra).
Irudixa: Simurg Shiatsu |
SHIATSU
Teknika terapeutikoa baino geihago, pertsonaren osasun maila orokorra jasotzeko teknika sorta bat da, betagarri lez erabilita energia bideen oztopoak libratzeko. Mendebaldeko medikuntzan, korputza, mentea eta espiritua lotzen zituazen aintzinako teoriak aspaldi baztartu ziran, base zientifiko ezarengaitik, eta makina-gizakiaren ideia nagusitu zan. Ekialdean barriz, jarraitzen dabe pertsonaren konzeptu horrekin.
Japonen desarrollatutako presio metodo honetan masajea, akupuntura, osteopatía, kiropraktika, judo eta do-in disziplinak hartzen dira kontuan. Hatzaparrekin, eskuko beste parteekin, ukondoekin eta belaunekin egiten da presio hori.
Mendebaldeko terapia manualetan muskulo, ligamentu eta tendoiak lantzen dira batez be, odola eta linfearen zirkulazioari garrantzi haundia emonaz. Ekialdean oso bestelako konzeptu bat maneiatzen da.
Ekialdeko teoria mediko klasikoetan, ba da indar bizigarri bat, ki izenez ezagutua. Ki hau meridiano’etatik zirkulatzen dau. Meridiano bakoitzak organo eta funtzio psikofisiko desberdinak gobernatzen ditu, eta bere ki’a puntu jakin batzutan ikutu geinke (tsubo’ak).
Osasunean, ki’a meridiano’etatik oztopo barik dabil, korputz guztiko bizigarri. Baina tentsio psikologiko edo fisikoan, ki larregi batzen da leku batzutan (jitsu zonak, gogor eta mingarriak), eta faltan dago beste batzutan (kyo guneak, bigunak eta sakatzean alibioa sortzen dabeenak). Hau da shiatsuarekin tratatzen dana, meridiano eta tsubo’etan sakakaden bitartez. Sekulan be ez dira sintomak bakarrik tratatzen, beti eragiten daben ki desoreka horri begiratuz egiten da.
Tsubo’ak inguruko beste puntoak baino erresistentzia elektriko gitxiago daukela frogatu da. ¿Trigger puntuekin zerikusia izango ete dabe?
Hara sabel inguruan dagoan meridianoen eta bestelako puntu erreflexoen konzentrazio gunea da. Errelazionatzearren, plexo solarra kokatzen dan inguruan dago. Ekialdekoen iritziz, hara honek deskribatzen dau pertsona baten enerjiaren kalitatea; adibidez, persona batek hara on bat euki leike, eta besteak hara txarra; eta suizidioa esateko “hara hiltzea” esaten jako (hara kiri).
Tratamenduan, meridiano eta tsubo’ak estimulatzen doguz lehenengo (lepoan, mokorretan, hanketan, buruan, sorbaldetan, zaman, buruan, aurpegian, besoetan, hara’n eta hanka aurretan)
AUTOMASAJEA
Ekialdeko kulturetan k.a. VI mendetik erabiltzen da (do-in), osasun eta erlijio helburu nahastatuekin. Japonetik Mendebaldera XVII mendean etorri zan. 1960n, Errusian bere kliniketan erabiltzen hasi ziran, beste fisioterapiekin batera.
Norbere buruarekin harremanetan jartzean, helburu preventivo eta terapeutikoetaz aparte, auto-ezagutza eta heltze personala lantzen doguz.
Efektuak betiko moduan, Mendebaldean eta Ekialdean desberdin ikusten dira:
– Organismoaren energia bideak erregulatzea.
– Jagitzean, korputza eguneko aktibidadeen aurrean prest jarri.
– Lesio kasuan, bestelako tratamenduen ondoan laguntzea.
– Eguneroko aktibidadean, eten bat eginez korputza deskantsaztzeko.
Egunero komeniko litzake egitea, goizez jagitzean gitxienez. 45 bat minutu asko jota. Ariketak zelan egin baino, garrantzitsuagoa da jarrera (konszientea, adi, zona visualizatzen).
Teknika: osasun ona izanda, prebentibo moduan erabiliko gendukean do-in masaje baten adibidea egingo dogu. Adi egon behar gara, gure hatzaparrak ikutzen dabizena (eta ez dabizena ikutzen) ondo igartzen saiatu. Eskuak eta korputza oso errelaxatuak (hasieran edozein mobimendu egitean korputz guztia tensatzeko joera egoten da). Pulgarra izango da geihen erabiliko dogun hatzaparra. Sakatzean presio bizia igarri behar dogu, baina minik emon barik. Arnasa lasaia, pisutsua. Espirazioetan, sakakadak egingo doguz, eta hauen ostean inspirazioa.
Ordena, beti hauxe erabiliko genduke (ki energiaren zirkulazioaren berezitasunak dirala eta):
a) Besoak: pulgar eta indizearen artean hartu eskua, abrazadera moduan, eta beherutz igurtzi, eskurritzen moduan (3 bidar). Eskumuturrera jaitsi, maniobra bera egin. Antebrazoan eta besoan gero, kanpotik lehenengo eta barrutik gero.
b) Burua: cuero cabelludoan igurtzi hatzapar puntekin.
c) Aurpegia: bekoki erditik, esku biekin alde bietarutz “tiratu”. Gero, hatzaparrak begien gainean jarri, eta egin presio leun bat, holan mantenduz tarte baten (20 segundu). Gero, sudurraren ertza indizeaz igurtzi leunki, begi tartetik jaitsiz, punta, surziloak hartuz. Gero, hatzapar guztiekin aurpegi guztitik zehar kolpe leunak jo (3 bidar).
d) Kokota: esku bat atzetik pasatu, eta estutu muskulatura paravertebrala, atxumurkada haundi eta leun baten moduan, altura desberdinetan. Beste eskua iztarri aurretik pasatuz, heldu kolumna cervicalari. Tira egin eta arrastratu eskua aurrerutz, eta burua kontrara jiratu.
(eserita)
Buruarekin biribilak egin, geldi eta leunki, buruari alde guztietara jausten lagata.
e) Trapezioa, sorbalda, deltoides aldea eskuarekin igurtzi, leunki hasita, pizkaka-pizkaka indartsuago. Atxumurkada haundi eta leunekin. Gero, sorbaldekin biribilak egin, aurrerutz eta atzerutz. Gero, ikubila hartu eta paparreko sahietsak igurtzi, goitik behera eta behetik gora.
f) Oinak: eskuekin hartu bat, eta flexio dortsal maximoa egin. Gero flexio plantar maximoa. Gero, oin osoa igurtzi, hasieran leun, gero gogor.
g) Hankak: esku bat rotula gainean ipini, eta zentzu guztietan mobidu. Gero, hanka batu eta hankearen barrukaldean tibia hazurraren ertza eta muskuloen arteko surkoa topatu. Pulgarrekin 4 segundotako sakakadak egin orkatilekin hasita, belaunerarte. Gero, Akilesen tendoia abarkatu esku batekin, eta soleo eta gemelo muskulo aldetik, belaunerarte igurtzi, exprimitzen.
h) Gerri aldea: ikubilekin, gerri aldea goitik behera eta behetik gora igurtzi, 30 bat segunduz. Igurtzi ta gero, kolpetxoak emon bertan. Gero, sakroa topatu eta bere ertzetan 4 segundotako presio puntualak egin.
i) Sabel aldea: etzinda, hankak batuta eta oin plantak ondo apoyatuta. Esku beteko hatzapar puntekin, abdomen guztiko puntu desberdinak ikutzen eta masajeatzen joan, biribil txikiak eginaz.
j) Lepoa: barra edo antzerako batetik eskegi, eta egon solte-solte. Gero, eserita ahal dan neurrian eskuekin atzetik lepoa igurtzi. Gero etzin, eta rodillo edo pelota baten gainean jolastu.
Errelajazio finala: behearengainean etzinda (oin plantak apoyatuak), eskuak kokota azpian. Ipurdia jaso, eta kolumna dortsala soluaren kontra igurtzi. Gero, dortsal aldea be jaso eta cervicala igurtzi soluan kontran. Barriro jaitsi: dortsal, lumbar, pelvis eta sakro igurtziz (3 bidar). Azkenik deskantsatu, arnasa lasai eta sakon egin, korputzaren osotasunaren konsziente garan bitartean.
Argazkiak.org | Osteopatia kranio-sakroa © cc-by-sa: txikillana
OSTEOPATIA
Gure postura eta eguneroko aktibidadeen eraginez, aparatu lokomotorra eta barne viscerak fallo mekanikoak izaten dituez. Osteopatiaren helburua arazo estruktural eta mekaniko hauek tratatzea da.
Korputzaren arazo mekaniko bat egotean, inguruko muskuloen espasmo eta bestelako konpentsazioak SNC’ra aferentziak bidaltzen dituez, eta erantzun anomaloak eragiten ditu metamerako arlo guztietan (esclerotoma, miotoma, angiotoma, viscerotoma, dermatoma). Halan, besoko artikulazio bateko arazo primario batek kolumna cervicaleko desarreglo txiki bat erakarri leike, eta honek diafragmako funzionamendu txar bat, etc…
Fisioterapia manual osteopatikoan ohizko “fisioterapia tradizionalean” erabiltzen diran hainbeste teknika erabiltzen dira:
– Luzaketa transversoa.
– Muskulo energia: muskulo konkretuetarako edo artikulazio oso baterako. Espasmoa dauken muskuloak kontraiduz (agonisten fibren luzaketa maximoa erabiliz), exzentrikoki luzatuta, ala espasmatutako antagonista kontraiduz (agonistak sortzen daben inhibizio erreziprokoaz baliatuaz). Mobimendu egoki eta zehatza egitea, oso garrantzitsua da.
– Luzaketa: denbora motzez ala luzez. Arnasa garrantzitsua.
– Bombeoa: viscera baten gainean, muskulo baten gainean… hemodinamikoa.
– Artikulazioa: alde ala kontra.
– Thrust teknikak: adherentziak, carilla artikularrak posizio onera eroan (mm 1 baino gitxiagoko desplazamenduak eraginez), inhibizio eferentziak sortu (arku erreflexuak eten), vaskularizazioa hobetu.
– Hoover (funtzionala): lesio parametroen alde, arnasa hartuz.
– Jones (funtzionala): punto triggerren posizio mutua.
– Johnston (funtzionala): parametro limitatuena, kontra; besteak, alde.
– Estabilizazio ritmikoa.
– Errelajazio miofasziala.
Hauek estrukturalki erabili geinkez (lesioaren aurka) edo funzionalki (lesioaren alde).
Gainera, ritmikoki, estatikoki (spray + stretch, neuromuscular, craneo sacra de Dejarnette) edo inpultso bakar batekin egin geinkez.
Deja un comentario.