Eskuak txindurtuta besoak lo Oier Gorosabelekin solasean

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Eskuak txindurritzea lepo inguruko arazoen ohiko sintoma da. Oier Gorosabel fisioterapeutarekin landutako gaia dugu. Normala den bezala, askotan jendeak ez du ikusten zerbikaletako eta eskuetako arazoen arteko lotura. Nahikoa arrunta izaten baita sintomak jatorrizko arazotik urrun agertzea; hori dela eta, hobeto uler dezakezue zergatik “galtzen” dugun fisioterapeutok hainbeste denbora eskua sartu aurretik. Izan ere, historia kliniko ona eta esplorazio hobea dira arazoaren sustraian bete-betean jotzeko sekretuaren muina. Besoetako kalanbre sentsazioak multzo handi bitan bana ditzakegu: batetik odol zirkulazioarekin lotutakoak, eta, bestetik, bizkarretik ateratzen diren nerbio sustraiekin zerikusia dutenak.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*