Gerriaren postura pisuak jasotzerakoan (Youtube)
Gizartean oso zabalduta dago uste oker bat: lurretik pisu bat jasotzeko, gerrirako oso txarra dela makurtzea eta besterik gabe altxatzea; uste horren arabera, gerria babesteko belaunak flexionatu behar ditugu, pisua belauneko indarrez jasoz, bizkarra zuzen dugula.
Gaur egun eskuragarri dugun ebidentzia zientifikoaren arabera, ordea, badakigu pisua era batera edo bestera jasotzeak ez duela zerikusirik gerriko mina etortzearekin edo ez etortzearekin.
Halere, uste hau paziente zein osagileen artean oso hedatua dago. Dibulgazio lan handia behar da gida kliniko eta ergonomikoak eguneratzeko, eta langileei gerriari buruzko uste okerrak zuzentzeko (adibidez: gerria oso egitura hauskorra dela, erraz hondatzen eta nekez konpontzen dena).
- Erreferentzia:
CANEIRO, JP. O’SULLIVAN, P. LIPP, OV. MITCHINSON, L. OEVERAAS, N. BHALVANI, P. ABRUGIATO, R. THORKILDSEN, SMITH, A. 2018. «Evaluation of implicit associations between back posture and safety of bending and lifting in people without pain». Scand J Pain 18(4):719-728.
Gara egunkarirako eta Fisteus blogerako honi buruz idatzitako artikuluak.
Deja un comentario.