“Gurasoak ez dira betirako”


Argazkiak.org | Posturia aztertzen © cc-by-sa: txikillana

Bizitza osoan beharra gogor egindakoak dira. Hala ere gutxitan eskertzen diegu gurasoei gure alde egindakoa, eta ez premia faltarengatik: zahartzaroan jotzen bait dute gogorren artrosi eta erreumak. Oier Gorosabelen esanetan, fisioterapia saio bat oparitzea detalle polita izaten da.

G. Zergaitik oparitzen dira fisioterapia saioak?

E. Kontuan hartu denok izaten dugula ajeren bat; eta zenbat eta urteetan aurrerago, orduan eta gehiago. Haiek ez digute ezer eskatzen hazi eta hezi izanaren truke, baina gurasoak ez dira betirako izaten eta horregatik, jende gehienak fisioterapia saioak eurei oparitzen dizkie. Gainera asko eskertzen dute, premia izaten dutelako eta beraiekin gogoratzea estimatzen dutelako.

G. Nola egiten duzue opariena?
E. Oparia egingo duenak fitxa bat betetzen du, bere datuekin eta oparia hartuko duen pertsonaren izen-abizenekin. Horrekin txartel pertsonalizatu bat egiten da, hari emateko. Hortik aurrera, opari hartzaileak nahi duenean hartzen du txanda (hile biko epean) eta gure esku jartzen da, ezertaz arduratu barik. Gero guk opari egilearekin konpontzen gara.

G. Nolako saioak izaten dira?
E. Pertsonaren premietara egokitzen garenez, saio guztiak desberdinak izaten dira. Lehenengo bere kasua aztertzen dugu, haren ezaugarri eta premiak ikusita; horren arabera antolatzen dugu saioa. Neurrira egindako tratamendua denez, opari honekin beti asmatzen da.

Lea-Artibai ea Mutrikuko Hitza, 2009ko Zemendixa

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*