“Hobe zisko eginda egon arte ez itxarotea”

Irudia: Yevgeny Khaldei.
Mina sentitzean bakarrik gogoratzen gara beraiekin; fisioterapeutak ostera, asko lagundu gaitzakete horretara heldu baino lehenago. Oier Gorosabelekin egon gara honi buruz berbetan.
G. Zuengana joateko lesio larri bat euki behar da?
E. Ez dago zertan. Terapia fisikoak lesio mota asko tratatzeko aukera ematen digute, larrienak barne, eta beharbada hori da gure alderdirik ezagunena. Gehiago esango dizut: askotan, beste lekuetan masajeak hartzen mina kendu ezinda dabilen jendea etortzen zaigu, “azken erremedio” legez. Hasiera-hasieratik etorrita lehenago konponduko zen arazoa, baina…
G. Aseguroko pazienteak hartzen dituzue bakarrik, ala partikularrak ere bai?
E. Biak, baina lan egiteko modua desberdina da. Aseguroak pazientea larri egon arte itxaroten dute, guri bidali aurretik; horretara tratamendua mingarria izaten da, pazientea askotan etorri behar izaten da, egunero… Baina hobe zisko eginda egon arte ez itxarotea: partikular etortzeko aukera ere baitago. Modu honetan saio gutxiago behar izaten dira, tratamendua atseginagoa da eta gainera eskuak libre izaten ditugu gorputza globalean aztertzeko.
G. Zertarako gorputza globalean aztertu?
E. Gorputzeko atal bat minduta badugu askotan minaren jatorria beste bat da. Adibidez: nik belauneko mina badut, horren jatorria bizkar hezurra izan daiteke; era berean, bizkarrekoak hesteekin zerikusia izan dezake… Kasu honetan, belauneko min hori sendatzeko ezinbestekoa izango da bizkarra eta erraietako arazoak konpontzea, mina bueltatzea ez ba dugu nahi.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*