Jaiobarrixen kolikuak, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Koliko edo tripako minak jaioberrien arazo arrunta dira. Berez gauza larria ez den arren, txiki batzuk ,eta batez ere haien gurasoek, estualdi politak pasatzen dituzte negarraldien kontura. Kolikoak beti ordu bertsuetan gertatzen dira (janaria hestearen parte konfliktibora ailegatzen denean, eskuarki) eta umea bat-batean esnatzen da negarrez. Funtsean, ume txikien kolikoek digestio hodiaren kalibrearekin zerikusia dute. Pertsona guztien modura, haurrek gasa sortzen dute digestio prozesuan: baina haien hestetxoak estuak direnez, batzuetan leku arazoak dituzte eta gorotzek gasaren bidea oztopa dezakete. Halakoetan, hestea puztu egingo da, eta honek mina eta egonezina sor ditzake bere elastikotasunaren mugara heltzen denean; minak kolikoak buxadura libratu arte iraungo du. Esandako moduan, hau tarteka gertatzea normaltzat hartu behar dugu eta umea koskortu ahala desagertu ohi da, digestio hodien kalibrea handituz doan neurrian.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*