Kate Muskularrak (Busquet metodua)

 

Terapia global bat

Kate Muskularrekin pertsonian azterketa eta tratamendua globala egitten da.

Muskuluak bata bestiakin alkartuta dagoz gorputz osuan zihar.  Muskulo, artikulaziño nahiz biszeretako tentsiñuakin kate muskularrak desorekatu eta miñak edo deformaziñuak agertu leikez.

Kate Muskularren tratamenduan helburua, tentsiño hauek askatu eta gorputza bere onera ekartzia da.

Esku terapiaz lortutako oreka naturala

Léopold Busquet fisioterapeuta frantziarrak desarrollatutako Kate Muskularren metoduakin,  pertsonia globalki aztertzen da. Bere tentsiñuen jatorrixa aztertu eta gero, erlajatzeko teknikak eta luzaketak erabiltzen doguz nagusiki, gorputz osuan orekia berreskuratzeko.

https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/06/cadenas-musculares-unmsm-tavo-300x221.jpg

Kate Muskularren teknikian aplikaziño batzuk

  • Jaiobarrixak: jaixokerako tentsiñuak eragindako deformaziñuak, apneak, negarrak, estrabismua, tortikolisak…
  • Umiak: deformaziñuak hanketan, bizkarrian (cifosis, lordosis, escoliosis), hazkundian miñak…
  • Kirolarixak: errendimendua hobetzia.
  • Pertsona nagusixak: zahartzaro osasuntsuagua bizi eta arazuak prebenitzeko.
  • Pertsona aktibuak: eguneroko bizimoduak eragindako miñak, migrañak…
  • Pertsona sedentariuak: aktibidade faltak ekarrittako ondorixuak, arazo kronikuak…

Saiuak eskuz egindakoak izaten dira, 45-60 minutukuak. Aldaketa sakonak eragitten doguzenez, denpora bat laga bihar izaten da hurrengo saiorarte, gorputzak aldaketak onartu deixazen. Hasieran, saiuak astian behin izaten dira; hobetzerakuan, hillabetian behin; eta azkenik mantenimendu saiuak hiru hilletik behin.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*