Kontaktu bisuala (kaso egittian aldaera xelebre bat, Covid19xakin lotuta)

Argazkixak: Tomas Lardi

Mendixan, herrixan aldian, zentzuna nagusitzen da eta iñor ez da maskariakin ibiltzen bakarrik doianian. Pozgarrixa da neretako, garuna erabiltzeko territorio libre horretan, beste mendizale batekin kruzatzian -orduantxe bai- musukoa janztia, eta alkarri agur egittia. Halan bai.

Baiña, jakiñekua danez, mendixan ez gagoz babuetatik libre; nahikua dogu bertako zaborrari erreparatzia. Eta, Covid19 seguetasun asuntuan be, zelan ez, batzuekin hori be igartzen da. Kalian legez, elementu batzuk maskarillia hokotzian erabiltzen segitzen dabe, bakarrik doiazenian… zein zurekin kruzatzian! Hori bai, konturatu naizenez, espezimen hauetako askok kaso egitterakuan kontaktu bisuala ekiditen dabe. Lotsia? Erruduntasuna? Ulermen ezinttasuna? Batek daki. Baiña, azken kasua balitza, ez da txarra izango gogoratzia: manejatzen gabizen ebidentzixian arabera, birusa transmititzeko bide nagusixa ARNASA da, ez BEGIRADIA.

Beraz, mendixan jentiakin gurutzatzian… musuan maskaria, eta begixetan irria! Eta kaso egin, behintzat.

Argazkixak: Tomas Lardi

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*