KOOS belaunerako ebaluazio eskala

Jorge Alvarez Rivas lankidearen bitartez izan dut espainolezko bertsio balidatuaren berri:

  • VAQUERO, J. LONGO, U. G. FORRIOL, F. MARTINELLI, N. VETHENCOURT, R. DENARO, V. 2014. Reliability, validity and responsiveness of the Spanish version of the Knee Injury and Osteoarthritis Outcome Score (KOOS) in patients with chondral lesion of the knee. Knee Surg Sports Traumatol Arthrosc. 22(1):104-8. http://www.koos.nu/koosspanish.pdf

Kontsultarako oso tresna baliagarria iruditu zaidanez, haritik tiraka hasi naiz, zerbait gehiago jakin nahian, eta Koos.nu webgunean bertan aurkitu dut informazioa.

Eskala hau 1990 hamarkadan garatzen hasi zuten; 1998an estrainekotz argitaratu zenetik, ikerketa askok bere baliogarritasuna berretsi dute, eta hainbat hizkuntzara egokitua dago. Ikerketan zein klinikan oso erabilia da, eta azken arlo honetan pazientearen egoera objektibatzeko eta eboluzioa neurtzeko balio digu.

Bost azpieskala ditu: mina; beste sintomak; eguneroko bizitzako funtzionalitatea; aisialdi/kirol funtzionalitatea eta bizitza kalitatea. Erabilpenari buruzko oharrak:

  • Galdeketan, pazienteari aurreko astean izan duen egoerari buruz galdetzen zaio.
  • Galdera bakoitzak 5 erantzun posible ditu (kutxatilan markatzekoak), 0tik 4rako puntuazioa ematen dutenak.
  • Azpieskala bakoitzak bere puntuazioa du (beraz bost emaitza ateratzen dira).
  • Kontatzeko modua korapilotsu xamarra da, emaitza ortopedian erabiltzen den neurri estandarrean ateratzeko. Horretarako, azpieskala bakoitzean, formula hau aplikatu behar da [100-(puntuen promedioa)/4*100]. Beraz, kalkulu-orritxo bat prestatzea komeni da.
  • Emaitzarik onena 100 da, eta 0 berriz, txarrena. Esanguratsua izateko, aldaketa batek 8-10 puntutik gorakoa izan behar du.
  • Hobe galdera guztiak erantzutea (bestela rollo patatero hau irakurrita konpentsatzen ikasi beharko duzu).

Baliabide honek, beraz, “belauna hobeto/txartoago dut” esaldiak baino hobeto balioko digu pazientearen eboluzioa neurtzeko. Irudi hauek goiko artikuluko berak dira, baina sarrerako testua kenduta eta errataren bat zuzenduta.

koos1 koos2 koos3 koos4

Fisteus blogerako, 2016ko maietzan 19xa.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*