Lau pauso fisioa aukeratzeko

Irudixa: Nacho Fabiani

Nacho Fabiani lankidiak, aukeria dakan guztietan, pazientian/terapeutian arteko komunikaziñua aldarrikatzen dau. Bere ideak interesgarrixak dira, eta batzutan gaur aurkezten detsuetenan moduko mezu lapidariuak erruten dittu. Hau bereziki gustokua dot, batez be berak proposau doten testa gaindittu dotelako! 😉

Irudixa: Nacho Fabiani

Irudixa: Nacho Fabiani

Infografia hau fisioterapeutei buruzkua da, baiña egixa esan, beste edozein osagillendako be balekua izango litzake. Azken fiñian, profesional bati eskatu bihar jakozen minimuak zerrendatzen dittu.

 Kolejiauta egotia

Elkargo Ofizialen zeregin nagusixenetako bat profesionalen ikasketa maillak kontrolatzia da. Pertsonen osasuna darabilgu esku artian, eta ezin da edozer edozelan egin.

“Datuen Babeseko Legea” eta “Baimen Informatua” azaltzia eta siñaraztia.

Osagille bati emoten jakon informaziñua konfidentzialidade mailla altukua da, ez da hojalateruari emon zeinkixon informaziñuamodukua. Horregaittik, ezin dogu gorde zure baimena euki ezian; era berian, tratamendua hasi aurretik jakin biharrekuak azalduko detsuguz.

Tratamendua azaltzia

Behin tratamendu “propiamente dichuan” 😉 sartuta gagozela, tratamendua bera besain inportantia (edo gehixago) izango da zuk egitten gabizena ulertzia. Gaiñera, arazuak pazientiekin ohitturekin zerikusi zuzena dakan neurrixan, garrantzitsua da zuk aldatu bihar dozun gauzak ulertzia eta tratamenduan kolaboratzia.

Eguneratuta egotia

Kurtsuak garrantzitsuak dira, jakiña; baiña hori baiño garrantzitsuagua da profesionalak irizpide kritikua izatia, literatura zientifikua irakortzeko ohitturia izatia eta beste profesionalekin komunikaziñua mantentzia.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Lezetxiki eta fisio aukeraketia | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*