Minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak Oier Gorosabelekin

Irudia: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Gaur, ostera, fisioterapeuten eguneroko lana asko baldintzatzen duten pare bat fenomeno aipatuko dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak: minaren pertzepzio maila eta erantzun autoimmuneak. Minaren pertzepzio maila ez da beti berdina. Gure eguneroko bizitzan, gure gorputza suntsitzen eta berregiten aritzen da etengabe. Kirolak, laneko mugimenduek… gorputza higatzen dute, baina gure zelulek segituan konpontzen dituzte hautsitako egiturak. Prozesu horrek ez du ez hasierarik ez amaierarik: etengabe ari gara mantenu lan horretan, gu konturatzen ez bagara ere. Zergatik ez gara konturatzen? Gure gorputzak “minaren pertzepzio maila” bat duelako: jasandako lesioak maila horren azpitik badaude, ez ditugu igarriko; triskantza handiagoa izan bada, berriz, maila gaindituko da eta orduan hasiko gara mina sentitzen. Gorputzaren abisua da, kontuz ibil gaitezen eta lesioa hobeto senda dadin.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*