Nere algometro kuttuna


Hona gure aparatotxua. Irudixa: Wagner Instruments
Frogetan oiñarrittutako fisioterapia defenditzen dogunok ez dakagu bihar makala. Gure profesiñuan (eta bestelako osasun espezialidadietan, uste baiño sarrixago), ebidentzia mailla oso bajuko hainbeste terapia erabiltzen dira. Konplikaua da azaltzia, eta hau ez da leku egokixena (blog hau pazientiei zuzenduta dago), baiña laburbilduta zera esan geinke: erabiltzen doguzen terapia asko mesedegarrixak ba dirazela dakigu, baiña ez zenbat. Ikerketak falta dira: paziente talde bati dana dalako terapixia aplikau, alde batetik; beste talde bati placebua aplikau, bestetik; eta sendatze tasak alderatu. Protokolo egokixakin, jakiña: ikerketa balekua izateko hainbeste baldintza bete bihar diraz-eta (pazientiak aukeratzeko irizpidiak, behatzailliak “itsuak” izatia, etc etc etc…). Hau egittia konplikaua da, jakiña. Etikua ete da paziente talde bat plazebo hutsakin tratatzia?
Tira. Esandako moduan, assssko dago egitteko, eta ikerketak marraskilluan modura doiazenez gaur biharrian gagozen fisioterapeuta guztiak ez dogu gure bizitza laboralian ebidentzia mailla alturik ezagutuko. Baiña… bakotxak bere aldetik, marraskilluan modura (astiro, baiña beti aurrera) ahalegintxua egin leike eguneroko biharran subjetibotasuna objetibotasunerutz bideratzeko. Intuiziñua ondo dago, eta zalantza barik fisioterapeuten artian asko balixo daben ahalmena da hori; baiña gauzak neurtuta jaso geinkian informaziñua doble baliotsua da.
Horregaittik nabil hain pozik gure kontsultako algometruakin. Osteopatia Tesiserako erosi neban, baiña hortaz aparte eguneroko biharrian be asko erabiltzen dogu. ¿Zertarako? Kasu praktiko baten gaiñian azaltzia da onena.
Agurtzanek, 55 urte, lantegixan orkatillia okertu zeban eta traumatologuak guregana bialdu dau. Kasu sinplia da: ligamento lateral externuan faszikulo bat dago jota, eta bertan zentrau dogu tratamendua.
Gure esperientzian milla bidar frogatuta, ba dakigu tratamendua hasten dogun egunan bixamonian (eta askotan hurrengo egunetan be) pazientia, hobetu barik, txartotu egitten dala. Itxurako txartokuntzia da, jakiña; agujetak izaten diraz normalian, korputza “mallatuta” moduan igartzen da, baiña lesiñua berez hobeto egoten da. Ointsu arte hau intuiziñoz baiño ez genkixan; baiña oiñ hori neurtzeko aukeria dakagu.
Algometro batek miña zenbakittara pasatzen dau. Guk erabiltzen doguna presiñozkua da: puntako zotz metalikuak mindutako unia zapaltzen dau, poliki-poliki gero eta presiño gehixagokin. Presiñuori killotan neurtzen da (dinamometro bat da, azken fiñian), eta halako baten pazientiak miña igartzen hasi dabela esaten deskuanian, geldittu eta zenbakixa apuntatzen dogu. Honek be ba daka bere protokolua, jakiña: neurketia beti postura berian egittia, puntu bardin-bardiñian…
Agurtzanen kasura bueltauta: lehelengo esploraziñuan bere baloria kg 1 izan zan. Hau da: bere ligamentuak killo bateko presiñua aguantatzen zeban miña agertu aurretik.
Ba, hara: gaur, bigarrengo egunian, itxuraz txartuago dagola bere min, agujeta, madarikaziño eta guztiekin, neurketia errepikau dogu. 1,4 kg-tara agertu da miña.
Zenbat maitte doten nere algometrotxua!

PD 2013-X-23: Xabat Casado lankidiak, gaixari buruz gehixago eta hobeto idatzi dau Fisteus blogeko artikulu honetan.

2 Trackbacks & Pingbacks

  1. Lepoko mina, neuropatia zantzuak eta hiperalgesia orokorra (Lopez de Uralde 2016) | Fisteus
  2. Lepoko mina, neuropatia zantzuak eta hiperalgesia orokorra (Lopez de Uralde 2016) | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*