PANIKO!!! Erresonantzian desgastia agertu jata.

Ixa astero gertatzen jaku: aspaldittik ezagutzen dogun paziente bat, gerriko miñez esate baterako. Kirolik ez, lanpostu estatikua, ordu luzietan postura bardiñak mantentzen. Kasu erreza, ohittura aldaketiakin konpontzekua; oiñ arte, gure tratamenduan norabidia be horixe izan da. Halako baten –ez dakigu oso ondo zergaittik- , medikuak RNM agintzen detsa (zertarako!!??). El acabóse. Normala dan moduan, desgastia eta hernia batzu agertzen dira, baiña hórrek ezin doguz lesiñotzat hartu: zimurrak eta ule zurixak legez, edadiakin agertzen diran aldaketa normalak diraz. Halan be, pazientian buruan aldaketa esanguratsu bat gertatuko da: helburua bizitza ohitturak aldatzia izatetik (bide egokixa), hamendik aurrera bere helburua kolumna endekatu horren zaintza paliatibua izango da (bide okerra). Horra hor, mesede baiño kalte gehixago egin daben resonantzia bat.

Bideuan lotura zuzena: https://youtu.be/RLgPOQgLuww

Oharra: gai konkreturen bati buruzko azalpenak entzun nahi badozuez, galdetu bildur barik! Guk erantzuteko modukua bada behintzat, saiatuko gara.

007-erresonantziaren-kalteak

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*