“Sendatze tasak nabarmen igo dira gure pazienteen artean”
Argazkiak.org | Diapasoiakin © cc-by-sa: txikillana
FisioLanTaldeko zuzendariak hamazazpi urte daramatza gure artean beharrean. Lehengo eta oraingo fisioterapiaren arteko aldeaz mintzatu zaigu elkarrizketa honetan.
G. Nola dago gaur egunean fisioterapia Lea-Artibai eta Mutrikun?
E. Beharrean hasi nintzenean zentru bi bakarrik zeuden eskualdean; gaur berriz, hamar kontsultatik gora. Honekin, duda barik, asistentzia maila hobetu da.
G. Lan gutxiago bakoitzarendako.
E. Baina lehen zentruak gainezka izaten genituen. Orain oinarrizko fisioterapia egiten duten zentro gehiago daudenez, gauza berrietan sartu gaitezke: ginekologia, pediatria, cardiologia, otorrinolaringologia… eremu oso interesgarriak dira, oraintsu arte inor gutxik landu dituena. Aintzinan lehentasuna kasu larriak ziren, ez zegoen lekurik horretarako.
G. Beraz, alde batetik fisioterapia klasikoa eskeintzen dituzue, eta bestetik teknika berriak.
E. Hala da. Beti egongo dira tailerrean zauritutako beharginak, mutuatik eguneroko tratamendua egin behar izaten dutenak… Kasu hauetan betiko teknikak izaten dira onenak; baina zerbitzu hori fisioterapia zentru gehiagotan ere ematen da, oso ondo gainera. Gure berezitasuna bestelakoa da baina. Joan den urteetan etengabeko formakuntzan ari gara eta aspalditik gaude beste maila baten sartuta: fisioterapia holistikoa, gorputz osoa globalki tratatzea alegia. Mirakuluak ezin dira egin, baina egia esan lehengo aldean sendatze tasak nabarmen igo dira gure pazienteen artean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2010ko Ilbeltza
Deja un comentario.