Umiak pasiatziaz (aholku teknikoak)

EGUNERAKETA 2: badirudi gure oihartzuna ez dala alperrik. Administraziñotik propuestak eskatzen hasi dira, umien urteeria erregulatzeko. Heike Freireren artikulu honetan ikusi zeinkiez.

EGUNERAKETA: 2020ko epaillan 18xan, Espainiako Jaurlaritzako Osasun Sailetik «arrazoi medikuengaittik» urten ahal izatia onartu dau. Oin indar armatuei agindua emotia falta; eta hórrek urtenaldixok arautzia (izan be, osasun mentala danon eskubidia da).

Artikulu honetan, eztabaidatik kanpo apropos lagako dittudaz, COVID-19 pandemixiari aurre egitteko neurrixon (des)egokittasuna, eta gizartian militarizaziñua. Bixei buruz gauza asko esateko dakadaz, baiña ez hamen.

Gaurkuan, Heike Freire pedagokuak seiñalatutako gabezia larri baten zentrauko naiz: salbuespen egoera honetan umien eskubidiak modu onarteziñian zapaltzen gabiz. Eta gauza garrantzitsuetan lanpetutako gizarte honetan euren burua defenditzeko gaittasunik ez dakenez, pertsona hauen alde urtengo naiz.

Ez dot Freirek esandakua errepikatuko (hobe dozue artikulu orijinala irakortzia). Horren ordez, azalduko dot badagozela formak aire libreko ariketa fisikua modu programatu eta seguruan egitteko, COVID-19ko prebentzio neurrixokin bat etorritta. Eta, umiekin legez, bardin balixoko leukie kirola banaka egitteko (Frantzian baimendu daben legez), edo urtetzeko premiñia sentitzen daben edozein pertsonandako.

Funtsian, umien hintxablietan erabiltzen dan sistema bera izango litzake:

  • Ibilbide edo jolas-eremu bat zehaztu.
  • Aforo bat ipiñi.
  • Arau batzuk emon: distantzia hau mantendu, hamendik horra juan, hau egin leike, hau ez, hau ezin leike ikutu…etc etc
  • Denpora bat zehaztu.
  • Denporia pasatzian, txilibitua jo: zuek etxera, hurrengo txandia.
  • Jentiak txandak errespetatzen badittu, ondo; bestela, polizia bat ipiñi eta listo.

Izan be, pertsona hauek ez ete dabe merezi, gitxienez, txakurrei aitortzen jaken eskubide bera? Bide batez esanda protesta asko entzun dittudaz, txakurrak pasiatzeko atxekixan, kalian denpora «larregi» pasatzen daben jentian kontura. Bueno, ba sistema honek eurendako be balixoko leuke.

Aginte mediko/militarrari mezua: hobe da jentiari modu kontrolatuan pasiatzeko aukeria emotia, modu deskontrolatuan dabizenak pertsegitzen poliziak «gastatzia» baiño.

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*