Urten neikian

Poliziarik bako eremuetan

Enpresa gorabeherengaittik, COVID-19 pandemia honetako konfinamendu egoera honetan lantokira juan bihar izaten naiz astian pare bat bidar. Ahal danik eta gitxien urtetzeko, hórrek egunok erosketak egitteko aprobetxatzen dot.

Ondarru-Lekitto juan-etorrixan, badakat aukeria mendi bideren baten sartzeko, eta kotxia iñok ikusten ez daben lekuan lagata, mendi buelta bakarti bat egitteko. Speleo kontuak dirazela eta inguruok ondo ezagutzen dittudaz, eta badakitt horrenbeste. Osasun baldintza guztiak beteta, eta iñor arriskuan ipiñi barik urten neikian.

Baiña ez dot egitten.

Egin neikian, baiña ez dot egitten. Batetik, ez dakatelako arratoi eta katuetan jolasteko umorerik, txarto kudeatutako egoera honetaz diskutitzeko gaitasunik ez daken poliziekin. Baiña, batez be, ez dakatelako oiñaz ibiltzeko aparteko gogorik. Ni ya ibiltzen naizelako; esan dot noiz; astian pare bat bidar, badakat hankak astintzeko eta eguzkittan edo eurittan ibiltzeko aukeria. Horregaittik, eta kirolzalia ez naizelako (lehendik be etxatan kostatzen etxian urten barik egotia) ez naiz txarto egoten.

Baiña gogua kentzen destana ez da hori. Urtetzeko gogorik ez badakat, batez be, urten ezinda dagozenak goguan izatia da. Kontsolamentu pobria, oso pobria izango litzake neretako XX parajetik YY-ra (ez dot pistarik emongo) gustora ibiltzia, arnasa libre hartzen, korrika eta saltoka nahiko baneu. Jakin badakittelako etxian 12 egun urten ezinda dagozen ume bi zain dakadazela. Eta zorionez, umoria ez dabe galdu; eta zorionez, sendo dagoz eta egoeria ulertzen daben edadia dauke. Baiña… zer gertatzen da azalpenak ulertzeko txikiegixak dirazenekin? Eta 35 metro karratu ziztriñetan bizi dirazenekin, balkoi barik, leihorik bako geletan? Txitxarro kalian estilokuetan, mendixan kontra bizi dirazenekin? Nora noia ni mendixan pasiatzera, egoera horretan urten ezinda (ez errekauetara, ez txakurra pasiatzera) dagon jentia egonda?

Horrek, pasiatzeko gogua bera be kentzen desta.

Baiña entzun: XX parajetik YY-ra jentia dabillela jakitzen badot, ez dot nik telefonorik hartuko poliziari deitzeko. Esan izan dot lehen be, eta barriro esango dot: itxialdi honetan hondamen psikiko larrixena seguraski ez da etxetik urten nahi eta ezinda dagozenena izango; ez bada eze, kalian dabillen jentia zelatatzen eta salatzen dabizenena.

Izan be, neuk ez dakat gogorik edo premiñarik: baiña ulertzen dot sasi-konfinamendu honetan dagozen pertsona batzuen ittolarrixa (aire libreko kirolarixena, adibidez; edo guriak baiño txartuago dagozen umiena). Horregaittik, eta ez dakalako zentzurik Bilbo baten edo Amoroto baten babes-neurri bardiñak ezartzia, ez naiz ni poliziak baiño poliziago bihurtuko, zentzurik ez daukan agindu bat itsuki betearazteko eskatuz.

Pase forala.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*