Con la cara lavada y recien peiná…


Tira ba; nere ciberjakitturixa eskas honekin, eta teknikuak telefonoz lagunduta, emoten dau enpresako domeinu barrixa badabillela. Aspaldi genkan asmua, baiña beti atzeratu eta atzeratu… Azkenian, puntueus ekimenan barri izan genduanian, “Ointxe da ba momentua!” esan genduan. Esan… eta egin.
Pantano bildurgarri honetan mobitzen hasteko (bueno, gero ikusi dot hain bildurgarrixa be ez dala!) gidari on bat bihar. Puntueus webguneako registradorien artian bakarra be ezagutu ez, eta munduko sistema zaharrena erabiltzia pentsau neban: lagunei galdetzia. Euskalespeleo webguneko jakituna dan Txikingana jo neban: eta harek Arsys enpresa errioxarra gomendatu, EEE-ko webgunia modu egokixan ostatazen dabena, eta –garrantzitsuena, nere moduko dummie batendako- laguntza tekniko onakin.
Hortik aurrera, gauzia erreza izan da: abenduan 3ra arte itxain (errejistrua libre bihurtzen zan eguna), datuak bete eta zerbitzua kontratau: domeinua 52 € + hostiña 96€ (urtian). Behiñ hori eginda, twitterreko lagunei aholkua eskatu; Kimori esker, ittuan WordPress ikastia ipiñi; eta hori egitten doten bittartian, bloggerreko bloga domeinu barrira desbideratzeko aukeria aztertu. Bixamonian, tekniko riojano adeitsuakin, bloggerren tripak begiratu, bide batez txinerazko berba batzu estraiñekotz entzunda (DNS-ak, CMANE-ak…). 5-10 minutuko manipulaziño batzuen ostian, 24 ordu itxain bihar, eta… voilá! Aldaketia eginda.
Oin errezenakin nabil: handik eta hamendik zabaldutako blogan helbidiak eguneratu… Itxura aldaketa grafikuak egin, barrikuntzia nabarmenagua egin daiñ… Gero korreo elektroniko propixuak aktibau eta testatzeko ordua izango da (ordurarte, euskalnet.net helbidiak mantenduko doguz). Eta ostian… zorixoneko WordPressa ikastera! Beti, eta baldintza bardiñetan aukeran software libria onena dalako (ia etxatan Linuxan gauza bera gertatzen).
Ba hori. Zuekin, gure arpegi barrixa. Halan be, osasun asunto guztietan lez, itxuria baiño, mamiña da garrantzitsuena; eta hortan, lehengo bestian mantentzen gara…

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*