Kritikak ondo hartziaz

Iritzi papelan azala

Nere antzezle denporan kritikia estimatzen ikasi neban. Enpresa munduan be, oiñarri-oiñarrizkua da bezeruak produktuari buruz daken iritzixa jasotzia; lehelengo momentuan, gogorra izaten da entzun nahi ez doguzenak entzun biharra, baiña informaziño horrek urria balixo dau; gestore onak badakixe. Osasungintzan be bardintsu gertatzen dala esan geinke: pazientiak gure biharrari buruz esateko dakenak oso garrantzitsuak dira, baiña kritikak oso gitxittan jasotzen doguz; gitxiegittan, dana esan bihar bada.

Ez txarto ulertu: kritikak jasotzia ez dau esan gura aginduak jasotzia. Beste modu baten esanda: ikusle, bezero edo paziente batek emondako iritzixa horixe baiño ez da, iritzi bat. Batzutan ezinezko gauzak eskatuko dittuez: antzezlanean aktore gehiago egotia, automobil bat 1000 eurotan saltzia, edo fraktura bat masajiekin osatzia. Horrelakoetan iritzixa bardin jaso eta gordeko dogu, halan be; garrantzitsua iritzixori jasotzia bera dalako. Interesgarrixa da hori uste daben bezeruak dagozela jakitzia. Jakitze hutsa. Izan be, guk badakigu zergaittik bihar dirazen horrenbeste aktore eta ez gehixago, automobil bat ekoiztiak zenbat balixo daben, eta fraktura bat bihar izaten daben tratamendu egokixa; baiña bistan da bezeruak ez dakixala. Halako kritikak jasotzia baliogarrixa da, gure mezua publikuari hobeto helarazteko bidiak topatzeko bada be.

Beste batzutan, ostera, kritikak zerbitzua hobetzeko aldatu geinkiazen gauzak seiñalatuko deskue. Horixe pasau jakun guri, gure historia osuan jaso dogun iritzi-paper bakarrakin (egixa da: kritikak marmarka eta zeharka etorri izan jakuz, baiña jentia lotsatixa da zuzenian guri bidaltzeko, anonimoki izan arren).

140425iritzi-inkesta

Ikusi zeinkien modura, paziente honek gure manten itxura txarrari buruz ohartarazi zeskuan. Arrazoia zekan: gure amak 18 urte lehenago egindako algodoizko manta zurixak ziran ondiokan, horittuta eta ertzetatik solte. Gaiñera, izarena asko zaindu izan dogu beti (paziente bakotxari beria gordetzen-eta), baiña mantak 2 edo 3 genkazen bakarrik paziente guztiendako, eta garbittu be gitxiagotan garbitzen genduan.

Kritika honi esker, baiña, ordurarte oharkabian pasautako gauza honi erreparau gentsan. Halan, manta barrixak erosi genduzen (haundixaguak, koloretsuak, gozuaguak) eta garbiketak sarrixago eta periodikoki egitten hasi giñan. Animau zuek bebai, eta emon zuen iritzixa bildur barik! Gu ez gara hasarratuko, eta danon mesederako izango da.


Kritikak ondo “enkajatzian” garrantzixan harira, oin dala pare bat urte ume-erromerixan ibiltzen dan artista batekin izandako mezu-trukia argitaratzia pentsau dot. Nere beste blog honetan kritikia egin netsan –askotan, gauza askori buruz egitten dot-, eta tipua oso irainduta sentidu zan. Bera konformatzeko (izan be, nere gustuko artistia da) artikulua blogetik kendu neban; baiña hamen argitaratzia pentsau dot, bere izena kenduta, enpresa batek kritiken aurrian egin bihar EZ DABENA ondo baiño hobeto erakusten dabelako.

Lehelengo, hamen doia blogian argitaratu neban artikulua (izena aldatuta)

140723

Izenburua: Aimar

Sarrera: Georgie Dann + Rick Astley + David Bisbal

Sorpresa atsegiña hartu dot, ba. Ez da neure musikia; baiña, beste arlotan lez, premiñazkua ikusten dot eremu hau be euskeraz jorratzia, normaltasunez. Barre gitxi ez dogu egin kotxian, Aimar honen kontura. Estilua ez dator nere gustuekin bat; letrak Pero Grullok egindakuak dirudixe; mutilla justutxo dabil abotsez, baiña halan be superaguduekin ausartzen da (hobe leuke MªDoloresen Praderan moduan egittia)…. Musikiari buruz, esango neuke “marka zurikua” dala, hau da, musikagille profesional batek destajuan eginda (ez nintzake harrittuko Albazeteko erromerixa baten entzungo baneu, beste hizkuntza baten).

Nikok ekarri zeban diskua(…)tik. Eta gogoz hartu neban, izan be, aspaldi nekan begiz jota mutil hau (batez be bere propuesta komertzialangaittik, estetika eta merchandising poligonerua…), baiña oiñ arte ez dot izan bere musikia entzutzeko aukerarik.

Emaitza be “zurixa” da, baiña beste zentzu baten: xalo-xaloa edo. Umiendako bada hala izan biharko, jakiña, baiña… esan gura dot, beste ume-kantugilliak igual buelta gehixago emoten detsela gauzei. Esate baterako: Pirritx eta Porrotxen kantuetan, beti agertzen da ume bat gurasuak homosexualak dittuana, edo minbizixa dakana, edo baltza. Hamen ez: gauzak sinpliaguak dira, tradizionalaguak. Gehixago esango dot: lehelengo entzunaldixan, detalle pare batengaittik,  eliza tufillo bat usaindu neban…. gero konfirmau dotena, webguneko “estekak” atalak nora daroian ikusitta O_o

Baiña laburbilduta… gustatzen jata. Propuesta ausarta eresten detsat Aimarrenari. (Zorionez) goraka doian euskerazko aisialdi eskakizunari erantzun egokixa.


Honaiñok artikulua. Handik egun batzutara, Aimarren mezu bat topau genduan kontsultako kontestadorian, blogeko artikulua kentzen ez bagenduan salatu egingo ginttuala esanaz. Horrekin batera, erantzun kate hau izan genduan blogian.


 

Aimarrek dio:

2014/08/06 14:00

Zergaitik ez duzu kritika eitten zure fisio zentruai buruz? Beno… ez utzi eun pare bat ausnarketea eiteko, nik neuk «lupaz» hitzegingo det zure zentruari buruz eta! Ea bezeroek zer dioten…

 

Oier Gorosabel Larrañagak dio:

2014/08/06 15:45

Hori da hori kritikak txarto enkajatzia, mutilla! Eta eskerrak zure produktua gustau jatala (bestela akabo).

Zer nahi dozu, beti lorak jasotzia ala? Ba jakizu kritikia askoz be baliogarrixagua izaten dala gauzak hobetzeko (nere lanian behintzat bai, eta esango neuke show businessian be hala dala).

 

Aimarrek dio:

2014/08/06 16:33

Lasai motel… nik ere kritika oso positibua egingo det zure ogibideari buruz eta zuri jaten ematen dizun lanari biuruz eta noski publiko egingo det ea zer iruditzen jatzun. Akaso nik zerbait zor al dizut? Akaso zerbaitetaz esagutzen didazu nitaz hola berba eiteko? Akaso zerbait egin al dizut, zuk esateko adibidez, besteak beste… nire mertsantsandisina poligonerua dela eta abar…? Ba al dakizu zenbat diru gastatzen dodan nik urtean mertsandisinean zuk minutu batean publikoki lurretik bota ahal izateko??? Lasai hor nabil eta buru belarri zu eta zure enpresa «lupaz» begiratzen hor eta hemen zuri ere kritika konstruktiboa egin ahal izateko. (…) hola lan gehiago egin eta denbora gutxiago eukiko zenuke besteon ogibidearekin sartzeko eta gainera publikoki. kritika konstruktiboa egin nahi duenak niri email bat botatzen dit. Baina keba… a este por los suelos y que lo vea todo el mundo. Eskerran inkizizioan ez gauden iada. Menos mal.

 

Oier Gorosabel Larrañagak dio:

2014/08/06 20:19

Aimar:

1. Jakizu baietz, ba dakittela zuri buruz zeozer (…n nahikotxo lagun dakadaz).
2. Hala hartu badozu be, poligonero itxuriana ez dot gauza txar modura esan. Izan be, nik benetan eskertzen dot zure itxuran euskal topikorik ez ikustia (txapelak, basarrixak, mahoizko jantzixak, zapi kuadrodunak…) beste artistetan hain gogaikarri egitten jatazenak.
3. Bardin esan neike musika estiluangaittik (igual txarrera hartu dozu-eta zure musikia Albazeten entzutzeko modukua dala esatia). Nahiz eta nere gustokuena ez izan, oso positibua ikusten dot zuk musika dantzagarrixan eremua jorratzia, eta nik partikularki asko eskertzen dot bertan trikitixa eta panderetarik ez entzutzia, adibidez.
4. Nik ez dot uste “minutu baten idatzittako mezu honek” zure proiektua lurrera botako dabenik; zalantza gitxiago dakat, ostera, zuk ipiñittako erantzun destenplauei buruz. Nere uste apalian, horrek askoz be kalte gehixago egingo detsa zure irudi publikuari, kritika (zure ustez txar) honek baiño.

Gure umiak zure hurrengo espektakulura be eruateko asmua dakat, esandako moduan balekua eta gustokua eresten detsatelako. Biharbada alkar ezagutzeko aprobetxau geinke (kaskua eruango dot).

 

Aimarrek dio:

2014/08/07 02:23

Eskerrak, motel. Halako erantzunak eta azalpenak eskertzekoak bait dira. Ulertuko duzun bezala, asko baina kriston asko, bainan etzara supozatzen zenbat «de asco» kostatu zaidan nagoen tokira igotzea «nunbait baldin banago», (…), egunerokotasunaren esfortzuarekin… kriston inbertzioak einez… 15.000 euro urtero (…)

Eta aitortzen dizut, egia esan behar baldin badizut ere, edozein kritika edo pailasokeri txikienak ere gaur egun molestatzen nauela. Baina arrasoi simple batengaitik. Ara: Zeren nik nire bidea daramat, genderi errespetatuz, inorekin sartu gabe, gaur egun behintzat inortxori sorrik ez diodalarik. Horretxegaitik nire jateko modu edo ogibidearekin sartzen denean… MA-TO Esteban «poligoneriak» esaten dauen bezala.

Sin mas txarto ulertu bat izan delakoan utziko degu baina hori bai, ahal baldin baduzu zure «Super kritika» ezabatutzazu, eskertuko nizuke eta. Ez hain larria delako, baizik eta nire pseudo konpetentziak eskuak frotatzen dituztelako norbait Aimarrekin musutruk edo ta modu txarrean sartzen denian.

Ah eta portzierto zure (…)ko lagunek nitaz marabillak kontatu behar izan dizute. Gendeak ongi esagutzen dit (…)n eta gehiengoak maite nau eta harrituta, txundituta dauzkat nire lan izugarriarengaitk. Si te han hablau mal de mi hay solo 2 posibles razones:

1- Pura envidia y mal estar general en el cuerpo por mi evolucion apoteosica (Recomedaciones: ir al medico a mirarselo)

2- Porque desearian con todas sus fuerzas dejar de trabajar 50 horas semanales para pasar a ser Aimar (Recomedaciones: Aprobechar el hueco que habia en su momento a nivel euskadi como yo lo supe aprobechar, invertir un pastizal (…) Que es facil hablar de lo que no se conoce. Pero hay un trabajo muy arduo detras de la marca Aimar como para poder criticarlo a la ligera.

Beno a ze txapia sartu dizudan. Kendutzazu mesedez eta etortzen zarenian zuen txikiekin Aimarren showaz dantzatzera portatuko naiz neu be.

 

Oierrek dio:

2014/08/07 11:37

Zalantzetan egon naiz, Aimar, blogeko artikulua kendu-ez kendu. Izan be, zuk zure biharrian nahi dozun produktua eskeintzeko eskubidia dakazun modura, zure bezeruok hari buruzko iritzixa emoteko eskubidia be ba dakagu. Publikoki gaiñera, zure modura.

On-biharrez diñotsut: bezero baten kritikia zuk hartu dozun modura hartzia akats enpresarial larrixa da. Jente guztiak zutaz “marabillak kontatzen dittuala” sinisten dozu benetan? Ez da izango, zure erantzun destenplauen bildurrez, zuri ezer esatera ez dirala ausartzen? Jarrera hau enpresarako oso arriskutsua da, eta gaiñera heldutasun falta itzala erakusten dau.

Kontuan hartu, bebai, espektakulu baten gastautako diruak eta ordu kopuruak (argumentu hau askotan erabiltzen dozu) ez dabela EZER justifikatzen. Ni antzerki mundutik nator, eta presupuesto itzala eta aktore-lan haundixa daken antzezlan txar asko ikusitta nago.

Honekin lotuta, zure kasuan beste detalle bat oso deigarrixa egitten jata: zure buruari lorak botatzeko dakazun joeria (eboluzio apoteosikoa… kuspidean zagozela… eta halako komentarixuak eten barik egitten dozuz). Jakizu komertzialki ez dala ondo gelditzen, eta zure aldetik transmititzen daben ezaugarri printzipala… inseguridadia dala. Arrazoi bardiñangaittik, txarto geratzen da konpetentzian gaiñian kaka botatzia (pseudokonpetentzia… enbidia dakela… holako komentarixuekin egitten dozun modura). Produktua ona danian, ez da egoten norbera goresteko ezta bestiak gutxiesteko premiñarik.

Eta orduan, zer? Nere artikulua kendu egingo dot edo ez? Hori erabagitzeko, bere helburua zein ete zan pentsatzen jarri naiz: Aimarren produktua gustuko dotela esatia, eta bide batez kritika konstruktibua egittia. Helburua lortuta dago; eta kritikak transmitidu detsudaz. Beraz, bai: artikulua ezkutauko dot, baiña konsziente izan ez neukela zetan kendu biharrik, eta zuri egindako fabore modura egitten dotela.

Aurrera zure proiektuakin. Baiña, enpresan urriñera allegau nahi badozu (10 urte gitxi da) kontuan hartu bezeruen kritikak kudeatzen ikasi biharko dozula.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*