Plantoien kontra, behazun barik

Gure itxarongelako kartela

Iñoiz hamentxe bertan kontau dotenez, fisioterapeuta gehixenak nahikua erreta gagoz plantoiekin. Imajinatzen dozue zer izango litzaken oin dala hillabete hartuta dakazuen saiua hartzera zoiazienian… zentrua itxitta topatzia? Iñok abisau ez detsuala? Ba, gitxi gora behera, horixe izaten da gure sentimentua halakuetan, eta zer egin asmau ezinda ibiltzen gara; batez be arlo pribauan gabizenak. Ulertuko dozuen modura, halako egoeretan edozelako zatarkerixak esan edo idatziko gendukez; baiña azkenian isilik geratzen gara, beste paziente guztiek ez bildurtziarren.

Horregaittik, gutako askori pillo bat gustau jakuz Marc van Zuilen lankidiak bere Madrilleko kontsultan ipiñitta dittuan kartelak. Amorrua barik, adeitasuna erakusten dau. Halan be, plantoiak ekartzen deskuazen arazuak modu grafiko eta fiñian azaltzen dittu.

Gure lana aintzat hartu

Gure lana aintzat hartu

Pazientian erantzukizuna

Pazientian erantzukizuna

Kale egitten daben jente gehixenak motibo onak izaten dittu: familia, biharra, ustekabiak. Gaiñera, gehixenak abisatzen saiatzen dira. Baiña… gure agendako puzzlia osatuta dakagunian, ordu bi lehenago abisatzia edo ez abisatzia bardin-bardin da guretako: leku hori ezingo dau iñok bete (gehixenetan, ezta 6 ordu lehenago abisauta be; edo 8, edo 12… guk agendia egun batetik bestera osatzen dogu eta).

Jentiak ez gaittu asmo txarrakin “plantatzen”. Baiña nik esango neuke gehixenak ez dirala konturatzen horrek egitten deskuan kaltiakin. Halako zeozer esatia moduan: “A, etxata ondo etortzen juatia! Bueno, bardin da: beste bateron bat hartuko dau”. Ez, ez, lagun: zuretako gordeta genkan leku hori ez dau iñok betetzen: hor gelditzen da, hutsik. Eta igual ordu horretan nahi zeban beste bati ezetz esan detsagu, lekua zuretako gordeta euki dogulako….

Orduan: lankide guztien artian adostuta, kartel bixekin bat egin dogu eta itxarongelan ipiñi dogu. Mezua ulertu ezkero, jentiak gehixago errespetauko dittu hartutako txandak; hori da gure teorixia, behintzat!

Kartela batuaz prestau dogu, beste fisioterapia zentruetako lagunak be erabilli nahi izan ezkeriok.

Gure itxarongelako kartela

Gure itxarongelako kartela

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*