Profesionalen eskuak, bermerik onena.

Dortsal mailan masajea ematen.


Argazkiak.org | Masajea © cc-by-sa: txikillana

   
Mina kendu eta luzaroan ondo mantentzea; hori dugu FisioLanTaldean eguneroko lana. Horretarako terapia fisikoak erabiltzen ditugu: masajea, osteopatia, erreflexoterapia, kate muskularrak, erlaxazioa… eta baita beste teknika asko ere. Esku terapiak erabiltzen ditugu gehien hala ere, inolako botikarik erabili edo saldu barik.
Jakineko gauza da terapia fisikoak egiteko eskumena duen profesional bakarra fisioterapeuta dela; gure ekipoan den-denak dugu Unibertsitateko titulu hau. Izan ere, esku terapietako hainbeste maniobra nahikoa arriskutsuak dira egiten dituenak ez badu fisioterapia titulorik. FisioLanTaldean lasai egon zaitezke beraz: tratamendu egoki eta ziurra jasoko duzu eta.
Tratamendu konbentzionalak egiten ditugu noski: bizkarreko minak, artikulazioak, zirkulazio arazoak, esgintzeak, kirol lesioen errehabilitazioa… eguneroko gauza dira guretako. Baina eten gabeko formakuntzan ari garelako,  Lea-Artibai eta Mutriku mailan aintzindariak izan gara fisioterapiaren arlo berriak jorratzen:
  • Ginekologia: hilerokoa, fertilitatea, haurdunaldia, pixa galerak…
  • Pediatria: umeen haizeak, urduritasuna, buru deformazioak, bronkiolitisa…
  • Bihotzeko arritmiak, takikardiak, bularreko angina, infartoak…
  • Bihotzerreak, hiato herniak, haizeak, idorreria, kolitis, sabeleko korapiloak, gibel eta behazun arazoak…
  • Ortodontziak eragindako buruko minak, haginak gauez estutzea…
  • Buruko minak, bertigoak, ikusmen arazoak…
  • Otorrinolaringologia: belarria, bejetazioak, afonia, faringo-laringitisa, noduloak, anginak…
  • Hemorroideak, barizeak, hiper edo hipotentsioa, oin eta esku hotzak…
  • Artritis reumatoide, espondilitis, neke kronikoa, fibromialgia…
  • Stressa, depresioa, antsietatea, hiperaktibitatea…
  • Urologia: cistitis, giltzurruneko harriak…
 Ikusten duzun modura, FisioLanTaldean gorputz eta gogoa hartzen dugu kontutan. Gurean saio holistiko edo globalak egiteko aukera ematen dizugu, zure min edo ondoezen sustraiak aurkitzeko. Hain zuzen ere, terapia konbentzional nahiz alternatiboetan oso zabalduta dago tratamenduak sintomatikoki aplikatzeko joera (hau da, mina sentitzen den lekuan bakarrik). Honela mina zati baterako baretu dezakegu, baina sustraia topatu eta konpondu ezean, laster izango dugu bueltan. FisioLanTaldeko saio holistikoekin ostera, minarendako soluzioak sakonagoak eta iraunkorragoak dira: horrek bereizten gaitu.
Zalantzak badituzu pozik egongo gara edozein argibide emateko; galdetu konpromezu barik.
Hitza, 2008ko Zezeilla.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*