Abots barik geratzen dirazenendako

Irudixa: http://www.coachdelaprofesional.com/como-hablar-bien-en-publico/

Ahutzen terapia fisikua (faringe-laringe)

Eztarriko arazuak be esku terapixiakin tratau leikez

Eztarri ingurua gorputzeko egittura garrantzitsuen topalekua da: kraneua, bizkarrezur zerbikala, jatekuan eta arnasan pasabidiak, soka bokalak, mihiña, matrail hazurra, hagiñak…

Sistema hau oso modu fiñian egoten da koordinauta bere biharrak ondo betetzeko, eta euretako bat desorekatzen danian bestiei eragin leikixe.

Gehixenetan, abotsan arazuak sistema honen desorekian ondorixua izaten dira. Hau hala danian, terapia fisikuak asko laguntzen dau.

Abotsakin biharra egitten dabenen arazua

Bizkarrezur eta matraillan artian, muskulo eta ehun bigunez osatutako saria zabaltzen da. Sare horren erdittik ahutzak pasatzen diraz, hau da, gorputz barrura sartzeko “atia”.

Haren inguruan muskulo eta kartilagoz osatutako egittura bigunak topatzen doguz: mihiña, ahosabaixa, faringia eta laringia. Azken honetan dagoz soka bokalak, hau da: abotsa artikulatzeko erabiltzen doguzen muskuluak.

Maisu-maistrak, abeslarixak, komertzialak, kazetarixak… abotsakin biharra egitten dabenak igartzen dau gehixen sistema delikau honen desorekia. Bere onera ekartzeko, ahutzen ingurua berrorekatu biharra dago. Hortan jarduten dogu guk.

Noduluak

Soka bokaletan agertzen dirazen gogorrune biribil txikixak dira. Soken itxitura egokixa oztopatzen dabe, abotsa artikulatzeko arazuak sortuta.

Normalian larregiko tentsiño muskularran ondorixua diranez, tratamenduan be alderdi hori lantzen dogu.  Foniatria eta logopedia zerbitzuekin elkarlanian, gehixenetan operau barik konpondu leikez.

Errelazionautako beste arazuak

Laringe inguruko arazuen sintoma nagusixa afonixia bada be, egon leikez gehixago be:

  • Tragatzeko oztopua, eztarriko korapillo sentsaziñua…
  • Bruxismo (gabaz matralla estutzia), hagiñetako arazuak, arpegiko min edo nekia, txistuan ekoizpenan desorekak (aho sikua)…
  • Bizkar-buruko miñak, mareaziñuak…
  • Bista edo belarri arazuak, sinusitis…
  • Arazo dijestibo, zirkulatorio, emozional, inmunitarixuak…

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*